«Herri txiki batean biziko nintzateke, ez dut nire burua hiri batean ikusten»

Jon_Mujika

Jon Mujika (Mutiloa, 1991) Txerri Gorri elkarteko kidea da. Urtean zehar hainbat ekintza antolatzen dituzte: mus txapelketa, irteerak, kantu afaria, txerri azokan taberna irekitzen dute elkartean… «Lagunekin edo familiarekin elkartzeko leku egokia da», dio Mujikak.

San Pedro festetako momentu bat.
Sagardo dastaketari hasiera ematen zaionean. Jendea frontoira sartzeko zain egoten da, eta nola sartzen den ikustea.

Zerk egiten ditu berezi Mutiloako festak?
Giro herrikoia, eguraldi ona, parrandarako gogoa. Hala ere, norberaren herriko festak beti dira bereziak.

Zaletasun bat.
Palan jokatzea.

Pelikula bat.
Gladiator.

Musika talde  edo abeslari bat.
Berri txarrak.

Janari bat.
Kroketak.

Edari bat.
Koka kola.

Oporretarako leku bat.
Ibiza.

Amets bat.
Loteria tokatzea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Espero ez duzunean jasotako detalle txikiak.

Zeri diozu beldurra?
Hondartzan uretan oso barrura sartzeari.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Ez da ezer askorik behar niri irribarrea sorrarazteko.

Goierriko txoko bat.
Larraitz.

Herriko alkate bazina…
Ez dut uste ezer asko aldatuko litzatekeenik.

Mutiloann biziko ez bazina?
Herri txiki batean biziko nintzateke, ez dut nire burua hiri batean ikusten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>