Soka lagunak margo lagun

Ormazabal-MaorotoXabier Ormazabal eta Jon Maroto mendigoizale urretxuarrak ez daude jada gure artean. Imajinatzen jarriz gero, orain ere soka berari lotuta ibiliko direla irudikatu ahal da, gailurren batean. Izan ere, Andoni Ormazabalek, Xabiren anaiak, dioenez, «Marotoren eta anaiaren artean magia asko zegoen, konplizitate handia».

Soka berberari heldu diote orain bi mendigoizaleen anaiek; hain zuzen, konplizitate hura berreskuratu dute. Hala Josu Marotok nola Andoni Ormazabalek antzeko hitzak erabili dituzte: «Gure artean enpatia handia sortu da, biok galdu ditugu anaiak eta horrek lotu gaitu». Seguru aski Xabiren eta Jonen artean zegoen magiaren arrastoak ere ukitu ditu. Galerak eta anaien oroitzapena bizirik mantentzeko gogoaren emaitza da aurreko larunbatean Urretxun egin zuten Mendi Festa. Mendia eta eskalada graffitiarekin uztartu zituzten festa horretan.

Urretxuko Lizeo azpiko horman ordura arte egondako irudiak Josu Marotok egin zituen 1993an. «Eskertu dut luzaroan  nik eginda bezala gorde izana, baina niretzat aldatzeko aukera itzela izan da. Areago, nik gehien maite dudan moduan anaiari omenaldi bat egin ahal izan diodalako». Graffitietan Jonen eta Andoniren irudiak margotu zituzten larunbatean Sebas Velascok, Andoni Martinezek eta Josu Marotok. Ormazabal: «Konbinazio perfektua egin genuen festan: egun osoan zuzenean margotu eta eskalada jendartean ezagutzera eman».

Mendia, bizi indarra

Maquetación 1Jon Maroto iazko uztailean zendu zen endekapenezko gaitz baten ondorioz; sei urtez nozitu zuen. Gaixotasunak bere gorputzari mugak jartzeaz gain, adimenari ere eragin zion eta azken boladetan «beste mundu batean» bizi zela dio Josuk: «Guretzat larunbateko festa bizitza oso baten errekonozimendua izan da».

Xabi Ormazabal Cho Oyu (8.201 m) tontorra zapaldu ondoren behera zetorrela zendu zen 2004ko urrian, 23 urte zituela. 7.500 metro inguruan aurkitu zuten bere gorpua. Jainkosa Turkesa ezizenako Cho Oyu mendia gazte-gaztetatik eduki zuen Ormazabalek begiz jota, eta hark berekin gorde nahi izan zuen nonbait.

«Gazte-gaztetatik kriston mendietara joaten hasi ziren Xabi, Jon anaia, Iñaki Alvarez, Alex Txikon… Ideia bat buruan zutenean inork ez zien burutik kentzen. Haietatik bi joan zaizkigu baina», gogoratu du Josu Marotok. «Asteburua iritsi, eta mendira joaten ziren, hura zen beraien bizitza etxekoa baino gehiago, hura zen beraien bizi-indarra».

Urretxuko Lizeoko graffitietan behintzat, mendian geratu dira biak betiko.

 

OrmazabalAndoni Ormazabal, Xabierren anaia:

«Mendia abentura gogoa asetzeko eszenatoki egokia zuen»

Klikatu hemen gehiago irakurtzeko.

 

MarotoJosu Maroto, Jonen anaia:

«Abenturazale amorratua zen, kirolari aparta izan zen»

Klikatu hemen gehiago irakurtzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>