Seguran saioa eta Bertso Eskolen festa, lehenengo aldiz

Goierrira Txapelketa Nagusiko saioa (17:00) bakarrik ez. Bertsolarien beste jai bat ere etorriko da, bihar: Seguran ospatuko da III. Bertso Eskolen Eguna.
Egun osoko festa antolatu du Euskal Herriko Helduen Bertso Eskolen Batzordeak. 12:30ean hasita. Bazkaria plazan (14:00), eta Bertsotruk desafioa, afaria Elorripen (20:00), Julene Otaegi-Jone Uria trikitilariak, eta MePebo5t kontzertua daude (23:00).

Txapelketa Nagusiko saioak Goierrin historian zehar

Ekaitz Goikoetxea eta Iker Zubeldia 2005eko Txapelketa Nagusian, Idiazabalen. / Aimar Maiz

Ekaitz Goikoetxea eta Iker Zubeldia zutik, 2005eko Txapelketa Nagusian, Idiazabalen. / A. Maiz

Aurtengoarekin, zortzi aldiz etorri da Txapelketa Nagusia Goierrira. 1982an izan zen lehen aldiz, Idiazabalen bi saio (goizean eta arratsaldean). Harrezkero, beti izan da, 1989ko eta 2009ko txandapasak kenduta. Denera 11 saio dira: Idiazabalen 3 (horietatik bi egun berean); Beasainen, Legazpin eta Urretxuna bina; eta Zumarragan eta Seguran bana.

1982. Idiazabal
Azaroak 28, Igarondo. Bi finalaurreko. Goizean: Joxe Mari Altuna, Xabier Amuriza, Jon Azpillaga, J.Luis Gorrotxategi, Jon Lopategi, Anjel M.Peñagarikano, Millan Telleria, Xabier Zeberio. Arratsaldean: Jon Enbeita, Txomin Garmendia, Anjel Larrañaga, Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Iñaki Otaño, Manuel Sein ‘Xanpun’.

1986, Beasain eta Urretxu
Beasain, 1985-11-3, Gipuzkoako kanporaketa B taldea. Koldo Alberdi, Juan Inazio Begiristain, Jose A. Gesalaga ‘Zaldubi’, Joxe Izagirre ‘Attola’, Iñaki Murua, Luis Otamendi, Josu Zelaia, Koldo Zelaia.
Urretxu, 1985-12-14, Gipuzkoako kanporaketa D taldea: Bittor Agirre, Agustin Arrieta, Xabier Arrizabalaga, J.M.Etxaluze, Pedro Etxezarreta, Florentino Goiburu, Jexux M. Jauregi ‘Altzo Txiki’, Jesus Lopetegi, Jokin Matxinandiarena, Manuel Urretabizkaia.

1993, Zumarraga
Azaroak 21, Beloki frontoia. Azken laurdena. Estitxu Arozena, Juan Joxe Eizmendi ‘Loidisaletxe II.a’, Kepa Intxausti, Aritz Lopategi, Martin Rezabal ‘Olaso’, Jose Antonio Sasiain, Millan Telleria.

1997, Beasain
Azaroak 30, Antzizar. Finalaurrea. Oihane Enbeita, Jexux M. Irazu, Aritz Lopategi, Mikel Mendizabal, Aitor Sarriegi, Jokin Sorozabal.

2001, Legazpi
Urriak 27, Bikuña. 2.azken laurdena. Sustrai Colina, Nerea Elustondo, Oihane Enbeita, Joxe Munduate, Iñaki Murua, Aitor Sarriegi.

2005, Idiazabal eta Urretxu
Idiazabal,urriak 15, Igarondo. 2.azken laurdena. Ekaitz Goikoetxea, Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Izagirre, Etxahun Lekue, Asier Otamendi, Iker Zubeldia.
Urretxu, azaroak 26, Ederrena. Finalaurreko 2. itzuliko 1. saioa. Amaia Agirre, Arkaitz Estiballes, Jexux M. Irazu, Jon Martin, Aitor Mendiluze, Xabi Paya.

2013, Legazpi
Urriak 19, Urbeltz. 5.kanporaketa. Ainhoa Agirreazaldegi, Oihana Bartra, Igor Elortza, Beñat Lizaso, Iñigo Mantzizidor, Jokin Uranga.

2017, Segura
Irailak 30, Baratze. 2.kanporaketa. Ander Fuentes, Nerea Elustondo, Unai Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Jon Martin, Felix Zubia.

 

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian bost goierritarrek parte hartuko dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>