«Edozein momentutan ateratzen zait irribarrea, positiboak izan behar gara»

Aranburu-Alberto-3

2006az geroztik Mutiloan bizi da Alberto Aranburu (Ordizia, 1971). «Garai hartan etxebizitzen prezioak oso garestiak zirenez, igeltseroa zen lagun batek eta biok etxe bat egitea erabaki genuen. Mutiloan aurkitu genuen gustuko terrenoa, eta ordutik hementxe gaude». Kirolaria da Aranburu, eta azken urteetan asfaltoko lasterketetan lehiatzen da.

Zein duzu gustuko lasterketa?
Maratoia.

Eta entrenatzeko leku kuttuna?
Mutiloako inguruak. Zegamaraino doan bide gorria, Minetako trenbidearen bide berdea…

Ze zaletasun dituzu?
Triatloia, mendiko eta fondoko eskia, familiarekin egotea eta autokarabanarekin bidaiatzea.

Janari bat.
Entsalada.

Edari bat.
Sagardoa.

Pelikula bat.
Billy Elliot.

Musika talde bat.
The Cure.

Abesti bat.
James taldearen Sometimes.

Oporretarako leku bat.
Dolomitak.

Amets bat.
Semearekin maratoi bat korritzea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Aitak oparitutako lehenbiziko eskalatzeko pies de gato oinetakoak.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Edozein momentutan ateratzen zait irribarrea, familiarekin, kuadrillarekin, lanean… positiboak izan behar gara!

Goierriko txoko bat.
Lazkaomendi, Aralar aurrean.

Mutiloan biziko ez bazina…
Ordizian, dudarik gabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>