Dekorazio gehigarria 2019 [pdf]

Apainketarako elementuekin jolastuz norbere etxeari gustuko ukitua emateko aholkuak eta ideiak aurki ditzakezu dekorazio gida honetan.

Babesa, deskantsua, intimitatea da etxea; norbere txokoa, Habia. Etxean eroso sentitzea bezalakorik ez dago, baina ez da erraza izaten hori lortzeko bidea: egongela, sukaldea, logela, estiloak, koloreak, modak… asko dago erabakitzeko. Dekorazio eta berrikuntza gida honek zeregin horretan lagundu nahi dizu, irakurle. Sektore honetan aritzen diren Goierriko profesional ugariren berri dakar, ideia eta aholku berritzaileak proposatzen ditu, eta 2019an nagusituko diren joerei keinu egiten die testu eta irudi erakargarriz hornituta. Udaberria heldu den honetan, aire freskoa Goierriko etxe guztietara zabaltzea da asmoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>