«Bat-batekotasuna eta gogoeta; erasoa eta kontraerasoa da bertsoa»

Mikel-Urteaga

Mikel Urteaga Azkuek (Beasain, 1982) Zaldibiako kultur etxean egiten du lan, liburuzain eta kultur teknikariaren laguntzaile bezala. Goierriko Bertsozale Elkartean koordinazio eta kudeaketa lanak egiteaz gain, bertso eskolak ere ematen ditu. Bertso gai-jartzaile eta epaile ere bada, eta orain Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan epaile lanetan ari da.

Zeuk ere izango dituzu gustuko bertsolariak. Nola egiten duzu  objektibotasunez epaitzeko?
Betaurreko berberekin epaitu behar ditut miresten dudan Maialen Lujanbio, kuadrillakoa dudan Iñaki Apalategi eta ezagutzen ez dudan hasiberria.

Zer da zuretzat bertsoa?
Bat-batekotasuna eta gogoeta; erasoa eta kontraerasoa.

Ze zaletasun dituzu?
Zuhaitz genealogikoak, paper zaharrak… Baita ongi ikusita ez dauden futbola eta bideo-jokoak ere.

Janari bat.
Amaren paella.

Edari bat.
Sagardoa.

Pelikula bat.
Old Boy, Park Chan Wook-ena.

Liburu bat.
La sombra del viento, Carlos Ruiz Zafon-ena.

Musika talde edo abeslari bat.
Berri Txarrak.

Abesti bat.
Rage Against The Machine taldearen Killing in the name.

Oporretarako leku bat.
Historia duen ia edozein herri edo hiri ez masifikatu.

Amets bat.
Osasun eta maitasun faltarik ez izatea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
9 urte nituela amonak oparitutako Basarriren bertso sorta.

Goierriko txoko bat.
Osinberde.

Herriko alkate bazina…
Zigarrokinak bota edo txakurren gorotzak ez jasotzeagatik, isuna!

Beasainen biziko ez bazina…
Herrimina, seguru!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>