«Haurrekin gertutasuna lortzea zaila egiten da»

Anabel-Dorronsoro-1

Badira 14 urte Anabel Dorronsoro ordiziarra Mutiloan bizi dela, gustura gainera. «Bizimodu ona da, oso lasaia, eta lagun onak bezain bereziak egin ditut bertan». Herriko lasaitasunaren ondoan, lantokian, Beasaingo Dorronsoro hortz klinikan, zailtasun garaiak dituzte, COVID-19 aren aurrean neurri zorrotzak hartu baitituzte. «Zuhur ibili beharren gaude ahoarekin lan egiten dugu eta. Oso estalita lan egin behar dugu, lanordu guztietan ez dugu maskararik kentzen… Batez ere haurrekin gertutasuna lortzea zaila egiten da, ez da ez oso erosoa beraientzat».

Ze zaletasun dituzu?
Kirola egitea eta irakurtzea.

Pelikula bat.
La vida es bella.

Liburu bat.
Juntos, nada mas, Anna Gavaldarena.

Musika talde edo abeslari bat.
Mikel Urdangarin.

Abesti bat.
Un ramito de violetas.

Kolore bat.
Berdea.

Oporretarako leku bat.
Dolomitak.

Zer gosaltzen duzu?
Fruta, bi ogi txigortu –bat urdaiazpiko gozoarekin eta bestea tahinearekin– eta kafetxo bat.

Amets bat.
Txilera itzultzea seme eta senarrarekin.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Gure semearen galdera bereziek.

Bizitzako plazer txiki bat.
Gauero oheratzekoan irakurtzeko denbora izatea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Zuhaitz bat.

Goierriko txoko bat.
Aizkorri.

Mutiloan biziko ez bazina…
Ordizian biziko nintzateke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>