12:00: Doinua Banda Txiki, Doinua Gazte Banda eta Legazpi Musika Bandaren kontzertu bateratua, Elizondoko plazatxoan. Euria balitz, Latxartegi Aretoan.
10:00: Probintzia eta Herri Mailako Bola Txapelketa, Danantzako herri bolatokian, Danantzako Bola Elkarteak sustaturik. Izen-ematea: 10:00etatik 11:00etara.
11:00: Doinua Dultzainero taldearen kalejira, Erraldoiekin. Laubidetik abiatuta, erdiguneko kaleetan.
13:00: Txirrindulari probaren iritsiera, Kale Nagusian, eta sari banaketa.
17:30: Haur eta Gazte Danborradaren irteera, Laubidetik Udalbatza txikiaren konpainiarekin. Eguraldi txarra balitz, ekitaldia Bikuña Kiroldegian egingo da.
18:45: Danborradaren iritsiera Euskal Herria plazara. Udalbatza Txikiaren aurkezpen ekitaldia.
22:30: Kontzertua ABBA Tributoa, Euskal Herria plazan.
Maiatzak 2, astelehena. Santikutz bezpera
09:30: XII. Herriko Ganadu feria, Kale Nagusian, 13:30ak arte.
10:30: Arkume prestaketa, Burruntzi erara, Kale Nagusian. Prestatuko diren arkumeak Legazpin hazitakoak dira.
11:00: Haur eta gaztetxoen Bola Txapelketa Danantzako Herri bolatokian, Danantzako Bola Elkartearen laguntzarekin.
12:00: Xexenak eta poniak Euskal Herria plazan, gaztetxoentzat.
13:00: Burruntzi erara prestaturiko arkume pintxo banaketa, Kale Nagusian, 2 €-ren truke. Banaketaz Gure Esku dago taldea arduratuko da.
14:30: Haur eta familien herri bazkaria, Euskal Herria plazan. (Eguraldi txarrarekin Azokan). Paella egongo da herritar talde batek prestaturik, baina txartelak hartu behar dira apirilaren 27ra arte, Karibe Zaharra, Gurrutxaga eta Maiatza tabernetan. Txartelen prezioa: 4€
16:00: Ekain Txou haur-familientzat, Euskal Herria plazan. (Eguraldi txarrarekin Azokan)
17:00: LEK Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira, Ezpelur Dultzaineroekin.
19:00: Artistas del Gremio fanfarrearen emanaldia Euskal Herria plazan hasi eta erdiguneko kaleetan.
23:00: Herri danborradaren irteera, Laubidetik.
00:00: Herriko ikurrina jartzea, Euskal Herria plazan, Legazpiko Ereserkiarekin, eta Danborradaren emanaldi nagusia.
00:30: Su artifizialak Euskal Herria plazan, Valecea Pirotekniaren eskutik.
00:45: Los Cazahuates Mariatxia Euskal Herria plazatik abiatuta, erdiguneko kaleetan.
Maiatzak 3, asteartea. Santikutz eguna
9:00: Goiz Deia txistulari taldearen kalejira erdigunean.
9:30: Iruñeko Ezpelur gaitero taldearen goiz deia.
10:30: Mirandaolako Gurutze Santuaren prozesioa, eliz atarian, txistulari eta ezpata-dantzariz lagundurik. Ondoren, Meza Nagusia, Jasokunde Amaren Eliza Nagusian, Santikutz abesbatzak kantatua.
12:00: Olaria saridunen eta udal korporazioaren irteera, udaletxetik Euskal Herria plazara, ohorezko arkupean, eta Legazpiko Ezpata-dantza ekitaldia, Sustraiak Dantza Taldearen eskutik. (Eguraldi txarrarekin Azokan).
Ezpelur Gaiteroen emanaldia.
Legazpiko Ezpata-dantza.
Olaria Saria emateko ekitaldia. Saria jasoko duena: Alaitasuna Errondaila eta Jaiotza taldea.Ohiko Soka Dantza.
Zinta Dantza.
Larrain Dantza herrikoia.
14:00: Larrain Dantza herrikoia Kale Nagusian, Ezpelur gaiteroekin, Sustraiak Dantza Taldearen gidaritzapean.
17:00: “Sputnik” Goiti-beheratan jaitsierak gaztetxoentzat eta nahi duten helduentzat, San Ignazioko aldapan.
17:30: Profesional mailako pilota partidak, Urbeltz Pilotalekuan.
19:00: Zaldi erakustaldia, Ormazarreta Zalditegiaren eskutik, Kale Nagusian.
20:00: Demode Quartet kontzertuan, Euskal Herria plazan. Euria balitz, Azokan.
Maiatzak 7, larunbata
10:00: XIX. Herri mailako haur eta gaztetxoen Marrazki lehiaketa, Arkatza Elkarteak antolaturik. Izen ematea Kultur Etxean, margotzea kalean.
12:00: Kapela Dantza herrikoia, Euskal Herria plazan, Sustraiak Dantza Taldeak sustaturik. Ondoren, herriko kale eta tabernetan ibiliko dira egun guztian.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea