«Baserrian gozatzeko denbora izango dut»

Inigo-Apaolaza

Mutiloan, baserrian, bizi da Iñigo Apaolaza (Beasain, 1959) Beasaingo Udaleko langile erretiratu berria. Orain dela hainbat urte baxujolea izandakoa da Zaldibiako Suhar taldean, Lazkaoko Arrano Beltzan eta Drindotsen, baita Kiñun ere.Garai hartako oroitzapen onak ditu: «Jende onarekin inguratuta egon nintzen, eta hemen ez dago  bizitako guztia kontatzeko tarterik».

Zein asmo dituzu jubilaziorako?
Mutiloako baserrian gehiago gozatzeko denbora izango dut, eta Galizian dugun txoko batera gehiago joateko aukera.

Ze zaletasun dituzu?
Musika, nola ez, marrazketa, kirola eta inguruaz ingurukoekin gozatzea.

Pelikula bat edo telesail bat.
Ozark ikusten ari gara. Horrelakorik honantz ez etortzea espero dut.

Musika talde edo abeslari bat.
Estilo anitz ditut gogoko. Azken aldian,  Lucius.

Abesti bat.
Oi ama Eskual Herri.

Liburu bat.
El paciente ingles.

Oporretarako leku bat.
Costa da Morte (A Coruña).

Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea, nire emazte Joxepik etxean egindako goxoren batekin.

Kolore bat.
Urdina.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Gertukoek mundu hau utzi zutenekoak.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire semeak eskainitako rap bat.

Amets bat.
Gaudenok elkartuta jarraitzea.

Bizitzako plazer txiki bat.
Eguneroko gosaria.

Goierriko txoko bat.
Mutiloa.

Mutiloan biziko ez bazina…
Antzeko herrixka batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>