Noiz eta nolatan hasi zinen mendian korrika?
Aurten hasi naiz. Normalean kroseko denboraldia egiten dut, eta aurten mendian hastea pentsatu dut.
Lasterketarik gustukoena, orokorrean? Eta Goierriko Kopakoa?
Orokorrean, Irimora Igoera. Kopakoa, U-Z Trail.
Non entrenatzen duzu?
Herriko mendietan: Izazpi inguruan edo Irimon.
Nolako entrenamenduak izaten dira?
Lasaiak. Serieak asfaltorako gordetzen ditut. Astean sei egunetan entrenatzen dut, ordubetez.
Zein sakrifizio eskatzen dizu mendiko korrikalari izateak?
Ez dit sakrifiziorik eskatzen.
Eta zein satisfakzio ematen dizu?
Ondo sentitzen naiz korrika egiten, eta ondoren ere bai.
Korrika, bakarrik edo taldean?
Talde giroa ona bada, taldean.
Zein distantziatan moldatzen zara ongien?
Gero eta motzagoa, hobeto.
Zein lasterketatan parte hartuko zenuke gustura?
Zegama-Aizkorrin.