
Jexuxmari Arrizabalagak (Legorreta, 1963) ia 25 urte daramatza bere herriko udalarentzat lanean. Itzultzaile eta euskara dinamizatzaile hasi zen, baina, egun, kulturgintza eta liburutegia dira dira bere ardurak. Liburutegiko lana ez duela atsegin, baina kulturgintza «oso polita» dela dio .
Zaletasun bat.
Aitortzerik ez dagoen bat.
Oporretarako leku bat.
Errioxako herri txiki batera joaten gara: Alesanco. Han asko lasaitzen naiz. Euskal giroan egoten gara, baina Errioxan. Urbanizazioan giro oso ona dugu.
Liburu bat.
Gehien entzun baina gutxien irakurtzen dena Biblia da. Ez zaio jaramon handirik egiten.
Musika talde bat.
Ez naiz oso musika zalea. Bertsoak gehiago gustatzen zaizkit. Letrari musikari baino garrantzia handiagoa ematen diot.
Abesti bat.
Xalbadorren heriotzean.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Seme nagusia jaio zenekoa. Emaztea haurdun zegoela ospitalera eraman ninduten hilzorian, eta ez nuela semea ezagutzerik izango uste nuen.
Amets bat.
Zoriontsu izatea.
Plater bat.
Parrilan erretako edozer.
Edari bat.
Ardoa.
Jaso duzun oparirik bereziena?
Familia.
Gorroto duzuna.
Inbidia gautza txarra da.
Goierriko txoko bat.
Ordiziako Jakintza ikastola zaharra. Lagun asko egin nituen.
Herriko alkate bazina…
Ez nuke alkate izan nahi.