
Irailaren lehenengo egunetik, zenbait zerbitzu eta produktu garestiagoak dira, BEZaren igoera dela eta. Beheko taulan dago BEZ berriaren laburpena.
Laburbilduz, kultura arloko BEZa 13 puntu igo da, %8tik 21era. Igoera horretan daude baita ere, ileapaindegi eta hileta zerbitzuak. Eskola materialean ere badira aldaketak. Arkatzen, ezabagomen eta txorroskileroen prezioak adibidez, mantendu egin dira, BEZ orokorrarekin. Testu liburuek BEZ murriztua dute. Baina eskulanetako materialak adibidez, 17 puntuko igoera izan du. Eskolaz gain, etxean ere nabarituko da BEZ-aren igoera. Izan ere, argia, gasa, telefonoa… 3 puntu garestitu dira.
Igoera guzti horiekin, beharrezko gaietan, familia batek urteko 500 eta 1.000 euro gehiago gastatuko du.
Profesionalen atxikipenak ere igo egin dira. Irailaren 1era arte, fakturan %15eko atxikipena zuten; orain, %21ekoa. Profesionala berria bada, bi urte baino antzinatasuna gutxiagokoa bada, %7tik %9ra pasako da. Azken batean, profesionalei diru sarrera %6 jaitsiko zaie.
BEZ-aren igoera
BEZ orokorra: %18tik 21era:
-Zerbitzuak
-Arropa oinetakoak
-Elektragailuak
-Argia, telefonoa, gasa…
-Autoak
-Itsasontziak
-Hegazkinak
-Bitxiak eta larruzko gaiak
-Altzariak
-Tabakoa
-Alkohola
-Tanpoiak
-Eskola materiala (batzuk)
BEZ orokorra: %8tik 21era
-Ileapaindegiak
-Loradendak
-Dantzalekuak, zooak…
-Zinema, antzerkia…
-Hileta zerbitzuak
-Gimnasioak (publikoak izan ezik)
-Ordaindu beharrekoa den telebista digitala
-Dentistak eta osasunarekin zerikusia duten zerbitzuak (gaixotasun arazotan ezik, adib: zirugia estetikoa)
BEZ murriztua: %8tik 10era
-Ongarriak
-Elikagaiak
-Eskola materiala
-Lurreko garraioa
-Ura
-Ostalaritza zerbitzuak
-Akats fisikoak zuzentzeko aparailuak (betaurrekoak, muletak…)
-Museo, arte galeria, pinakoteka, liburutegia, artxibategia eta dokumentazio zentroak
BEZ oso murriztua: %4
-Ogia, zerealak, arrautzak, esnea, irina, gazta, fruta, barazki, leka…
-Sendagaiak
-Liburuak eta prentsa
-Ibilgailu bereziak
-Etxebizitza berria erostea (2012-12-31ra arte. Gero %10)