Miren Alvarez Juaristik (Urretxu, 1978) aita urretxuarra zuen, eta ama azkoitiarra. Podologia ikasketak Bartzelonan egin ondoren, 2002an ireki zuen Urrats podologia zentroa Urretxun.
Oinetan hasten al da gorputzaren osasuna?
Ez, buruan hasten da, baina oinetatik janzten gara.
Zein da oinetako egokiena?
Modelo pasareletan ikusten ez direnak: lokarridunak, gehienez 4 zentimetrotako takoiarekin eta zabalak.
Benetan gazta usaina al dute?
Podologoen elkargokoak eta Idiazabal gaztaren kofradikoak hizketan ari omen dira…
Zaletasun bat.
Dauzkadan senide eta lagun mundialekin egotea.
Liburu bat.
Ruiz Zafón-en edozein.
Musika talde bat.
Marrubi Sound.
Abesti bat.
Pequeña serenata diurna, Silvio Rodriguezena.
Janari bat.
Okel puska eder bat.
Edari bat.
Ardo beltza.
Oporretarako leku bat.
Myanmarrera bueltatuko nintzateke.
Amets bat.
Podologia gizarte segurantzaren barne egotea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Mara jaio zen eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Aitaren argazkiekin senarrak egindako album digitala.
Gorroto duzuna.
Emakumearen kontrako indarkeria.
Goierriko txoko bat.
Santa Barbara.
Herriko alkate bazina…
Podologia udal zerbitzuen barne ezarriko nuke.
Urretxun biziko ez bazina…
Bartzelonan.