Urtebeteko lan ixilaren ondoren, jendarteari begira lanean hasi da Euskal Herria 11 Kolore ekimena. Eremu akademiko, kultural, sozial, sindikatu eta hezkuntza arloko hainbat herritarrek sortu dute, «gure gizartean bizi dugun jatorri aniztasunaren inguruan, hausnartu eta eztabaida sustatzeko asmoarekin». Xabier Mendiguren (Ezkio-Itsaso, 1945) da EH 11 Koloreren bozeramalea. GoiBerri aldizkariak elkarrizketa egin dio, Donostian ospatuko duten Aniztasunaren Eguna jaiaren atarian. Elkarrizketa osoa ostiraletik aurrera irakurri ahal izango da, GoiBerri aldizkariaren 61. zenbakian.