Maria Dolores Mendizabal (Itsasondo, 1954) Aramara ezkondu zen. Bere senarrak lore munduan lan egiten zuen eta berari laguntzen hasi zen. Alargun gelditu zenetik, bera da negozioaren arduraduna.
Lore bat.
Hortentsia: lore ederra da eta itzal apur bat eta ura besterik ez ditu eskatzen.
Zaletasun bat.
Ibiltzea.
Liburu bat.
Egunkaria irakurtzea asko gustatzen zait, baina libururik ez dut irakurtzen. Goierriko Hitza egunero irakurtzen dut.
Musika talde bat.
Benito Lertxundi nire abeslari kuttuna da. Goierrin egin dituen kontzertu ia guztietara joan naiz.
Abesti bat.
Benito Lertxundiren edozein.
Janari bat.
Patata tortilla.
Edari bat.
Sagardoa.
Oporretarako leku bat.
Ez dut kanpora joateko ohiturarik izan eta ez dut horren falta sumatzen.
Amets bat.
Ingurumena ondo ikustea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Egun ahaztezin asko ditut.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Bilobatxoen jaiotza.
Gorroto duzuna.
Ez dut ezer gorroto.
Goierriko txoko bat.
Arama oso leku goxoa, polita eta lasaia da.
Herriko alkate bazina…
Arama ondo ikusten dut.
Araman biziko ez bazina…
Euskal Herriko herri txikiak zein baino zein politago daude.