Itziar Labakak (Zegama, 1986) bi modulu egin zituen: Mekanizatua eta Baliabide Naturalen eta Paisaien Kudeaketa eta Antolaketa. «Azken ikasketa hauek basozain edo lorezain bezala lan egiteko balio dute. Baita Aizkorriko Atarian lan egiteko ere, noski!», dio. Bertan, bisitariei ongi etorria egiteaz eta azalpenak emateaz arduratzen da.
Zein zaletasun dituzu?
Mendi ibilaldiak egitea eta familiarekin egotea.
Zein duzu gustuko mendia?
Otsaurten edo Aizkorri Azpian ibiltzen naiz, normalean. Eguraldi txarra egiten duenean, bidegorrira joaten naiz.
Liburu bat.
El diario de Ana Frank.
Pelikula bat.
Bi seme-alaba ditut, 5 eta 2 urtekoak, eta aspaldi honetan ez dut pelikularik ikusi. Marrazki bizidunak bai, ordea.
Musika talde bat.
Ez dut bat bereziki atsegin.
Abesti bat.
Asko.
Janari bat.
Baratxuri-zopa.
Edari bat.
Kafesnea. Asko edaten dut.
Goierriko txoko bat.
Beunde.
Amets bat?
Argentinara joatea, adibidez. Oso paraje ederra dela iruditzen zait.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Seme-alabak. Ihintza eta Urki dute izena.
Gorroto duzuna.
Presaka ibiltzea. Batez ere goizetan.
Zegamako alkatea bazina…
Ez nuke aldaketa ikusgarririk egingo. Aldaketak poliki-poliki egingo nituzke.
Zegaman biziko ez bazina…
Hemendik gertu: Seguran.