Elena Markotegi (Legazpi, 1971), informatikaria da lanbidez, baina bidaiatzea eta kirola egitea ditu gustuko. Kuba eta Guatemalara bizikletaz egindako bidaiak ditu batez ere gogoan, «guztiz motxileroak izan zirelako agian». Asiako herrialderen batera joatea gustatuko litzaioke, baina orain, gurasoak eta haurrak tarteko, hemen dago bere lekua. Familia ere «abenturazko bidaia» dela dio.
Zein zaletasun dituzu?
Mendian ibiltzea, oinez, bizikletan, txakurrarekin, haurrekin…
Liburu bat.
Ipurtargiaren itzal luzea.
Musika talde bat.
Berri Txarrak.
Abesti bat.
Oihu.
Janari bat.
Menestra on bat.
Edari bat.
Ardoa.
Oporretarako leku bat.
Jende asko ez dagoen edozein.
Goierriko txoko bat.
Otaño.
Amets bat.
Euskal Herri burujabe eta euskalduna.
Jaso duzun oparirik bereziena?
Idatziz jasotako hitz politak.
Zeri diozu beldurra?
Gauza gehiegiri, gauza onerako…
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Haurren burutazioek, eta nire aitarenek.
Gorroto duzuna.
Zurikeria.
Legazpiko alkate bazina?
Herria euskalduntzen saiatuko nintzateke.
Legazpin biziko ez bazina.
Gabirian, Zerainen edo Mutiloan.