Lasterketarik apenas zegoen garaian, Behobia-Donostia Maratoia sortu berri zela, korrikarako afizioa zuten herritar talde bat elkartu eta Idiazabalen Herri Krosa antolatzeko lanean hasi ziren. Ideia eroa zirudien garai hartan, baina egun, Goierriko eta inguruko probarik beteranoenetakoa da. Igandean, 37. edizioa beteko du.
Lagunartean sortutako kontua dela gogoratzen dute Lake Oiarbidek eta Xabier Intxausti Gorrik. «Denak ere herriko jendea ginen, kirolean aritzen ginenak». Haiekin batera izan ziren, sorrera garai hartan, Koldo Egizala,?Agustin Urteaga, Juan Urteaga, Juanjo Asginolaza, Tomas Aldasoro eta Joxe Aldasoro Aierbe ere. 80ko hamarkada hasiera zen eta artean «horrelako proba gutxi» zeudela gogoratzen dute, eta «maratoiarekin berotuta» hasi zirela.
Urtez urte, aldaketak egin eta garai berrietara egokitzen joan da. Sailkapenak egiten hasi zirenean, Beatriz eta Maite Telleriak lagundu zieten eta dena informatizatuta egiten hasi ziren.?Gerora, Juanma Aldanondok hartu du lan hori.
Jende kopurua ere, gero eta handiagoa da, eta azken urteetako bidetik, aurten ere 900 eta 1.000 lagun artean espero dituzte, haur eta helduen artean.