Aitor Urkiola Ugartemendia (Olaberria, 1974) zinegotzia izana da, gaur egun CAF-en LAB-eko komitekidea da, Gure Esku Dago dinamikan parte hartzen du… «Herritik sortzen diren dinamika ezberdinetan laguntzearekin identifikatzen naiz». Urkiolak bizirik ikusten du langile mugimendua: «Indartsuak beti zango du ahula zapaltzeko helburua. Gu langileak garen heinean, antolatuta egoten segi beharra dugu. Ezer ez egitea ez da aukera on bat».
Ze zaletasun dituzu?
Askotan igotzen naiz Hirumugatara, gustuko dut goian eguna argitzen ikustea. Lagunarteko solasaldia eta eztabaida ere, nola ez!
Pelikula bat.
Gazta zati bat eta Uda miñean negua, Ordiziako memoria historikoaren ingurukoa.
Liburu bat.
El arte de no amargarse la vida Rafael Santandreu psikologoarena. Oso ona.
Abeslari bat.
Anje Duhalde.
Abesti bat.
Errobiren Gure lekukotasuna.
Janari bat.
Gurasoek hazitako oilaskoa.
Edari bat.
Ataungo Troskaetan, Marijok eta Monik ateratako edozein.
Oporretarako leku bat.
Oporretan edozein lekutan gozatzen dut.
Amets bat.
Berandu baino lehenago, jende zoriontsua euskal estatu sozialista batean.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Etxekoak, hil berria den aitaginarrebak irakatsitakoak eta LAB-CAF eko lankideek egunero eskaintzen didaten errespetua eta maitasuna.
Goierriko txoko bat.
Ataungo Agautz gaina.
Olaberrian biziko ez bazina.
Lurrari lotutako lekuan, Sakanan, Baztanen…