Itsasondon bizi da Elena Manso (Ibarra, 1976) eta ile apaindegia du Beasaingo Ezkiaga auzoan. «Ordu asko egiten ditugu lanean, beraz, langintza hau gustatu egin behar zaizu, bokaziozkoa da», dio Mansok. Bezeroarekin harremanean, berriz, «hiztun ona izateaz gain, entzuten jakitea oso garrantzitsua» dela dio.
Nori moztuko zenioke ilea?
Itxura aldaketa behar duen norbaiti, adibidez Donald Trumpi.
Zein zaletasun dituzu?
Mendira joatea. Zumba saioetan ere oso ondo pasatzen dut.
Janari bat.
Pasta edozein modutara.
Edari bat.
Garai honetan, garagardo fresko bat.
Pelikula bat.
Dirty dancing edo zientzia fikziozkoak. Friky xamarra naiz.
Liburu bat.
La catedral del mar, Ildenfonso Falconesena edo Palmeras en la nieve Luz Gabasena.
Musika talde bat.
Fito y los Fitipaldis.
Abesti bat.
Fitoren Ojos de serpiente.
Oporretarako leku bat.
Extremadura eta Kadiz.
Amets bat.
Seme-alabek hain zaila ez izateko, mundua hobetzea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire bikotearekin afari bat Mirador De Ulia jatetxean.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Haurren edozein txorakeriak.
Herriko alkate bazina…
Zaila da herritar guztiak konforme izatea. Hasteko gure auzoa hobetuko nuke.
Itsasondon biziko ez bazina.
Ez dakit. Legorretan, Ibarran, Ibizan…