Otatzan dolarea egon da beti eta etxekoek eta auzokoek egin izan dute sagardoa bertan. Joxe Antonio Iparragirrek (Zerain, 1943) haiei begira ikasi zuen sagardoa egiten. Sagardotegia, ordea, 1995eko urtarrilaren 19ra arte ez zuen ireki.?20.000 litro sagardo egin zituzten orduan; aurten 100.000 litro egin dituzte, iaz baino gutxiago, sagar gutxi izan delako. Urte osoko lana dago sagardotegian, baina txotx garaia izaten da lan gehienekoa, baita «diru pixka bat» jasotzen den garaia ere. Botilak gutxi ematen duela dio Iparragirrek, eta hemen botilatik gutxi edaten dela adierazi du: «Goierri ardo herria izan da beti».
Nolako sagardoa da aurtengoa?
Polita, ona, gorputz onekoa.
Zein da sagardotegitik gehien gustatzen zaizun lana?
Sagardoa egitea. Txotxak ere ematen ditu egun politak.
Zaletasun bat.
Herri kirolak ikustea, batez ere aizkora.
Pelikula bat.
Pelikula bat baino, telesail bat, Goenkale.
Musikari bat.
Trikitia gustatzen zait, hil berria den Laja eta harekin jotzen zuen Landakanda.
Janari bat.
Entsalada eta txuleta.
Edari bat.
Sagardoa.
Oporretarako leku bat.
Tenerife, aspaldian joan ez banaiz ere.
Jaso duzun oparirik onena.
Gauzak ondo egindakoan jasotako eskertzak.
Amets bat.
Sagardo ona egiten jarraitzea.
Zerk eragiten dizu irribarrea?
Eguneroko gauza txikiek.
Goierriko txoko bat.
Zerain bera, eta Lazkaomendi.
Herriko alkate bazina?
Zerain haziaraziko nuke, gazteak erakarrita.
Zerainen biziko ez bazina…
Donostian.