Egunero-egunero musean aritzen da Beni Gallurralde (Amezketa, 1955). «Arratsaldero Larraitzen bikoteak egin eta ustel bateko partidak jokatzen ditugu, partidako 30 zentimo jarrita». Lagunartean ez ezik lehiaketetan ere aritzen da, Zaldibian bertan Zubi-Burukoan, Ordizian, Lazkaon, Tolosan… Baina larunbat honetan hitzordu garrantzitsua du, Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako finala jokatuko baitu, Zaldibian bertan. Musean senarrak erakutsi bazion ere, urte askoan lagun berarekin jokatu izan du: «Juani Goikoetxea izan dut bikote, baina zoritxarrez iaz hil zen».
Ze zaletasun dituzu?
Mendian ibiltzea –sarri igotzen naiz Txindokira–, mendi martxak, egunero ibiltzea, Behobia Donostia 5 aldiz egin dut…
Janari bat.
Arraina. Haragi gorririk ez dut jaten.
Edari bat.
Ura.
Pelikula bat.
El hombre que susurraba a los caballos.
Liburu bat.
Isabel Allenderen La casa de los espiritus.
Abeslari bat.
Benito Lertxundi.
Abesti bat.
Eperra.
Oporretarako leku bat.
Errioxara, Bañaresko kanpinera joaten gara urtero.
Amets bat.
Honezkero bete ditudala uste dut, baina mendian ibiltzeko osasuna izatea nahi nuke.
Goierriko txoko bat.
Goierritik kanpo izango da baina, Larraitz.
Herriko alkate bazina…
Kiroldegi bat egingo nuke.
Zaldibian biziko ez bazina…
Amezketan.