Ez da beste konturik azken asteetan. Sakelako telefonoetarako 5G zerbitzua ezarriko duela iragarri du berriki Vodafonek, eta zeresan ugari ematen ari da. Probatu dutenek, «sekulako abiadura» eskaintzen duela diote, jokoak nahiz telesailak ia momentuan deskargatzen baititu. Gainera, urtea bukatzerako, hedadura zabaldu eta segunduko 2 gigabyteko abiadura hartuko omen du.
Oraingoz, ordea, muga ugari ere baditu. Batetik, sare hori eskaintzen duen konpainia bakarra delako momentuz, eta zenbait markatako gailuek bakarrik erabil dezaketelako. Eta bestetik, momentuz hiriburuetan bakarrik dagoelako erabilgarri. Bada sare horren aurka agertu denik ere, konpainia handiek «kontrol sistema» bezala erabili nahi dutelakoan.