13:00: Munduko Dantzak, Gernikako Arbola plazan. Jaialdian parte hartuko duten taldeek beraien dantza tradizionalen oinarrizko pausuak erakutsiko dizkiete hala nahi duten herritarrei.
18:00: Herriarteko 31. Folklore Jaialdia, Aldiri kiroldegian: Lurra dantza taldea (Urretxu), Garaztarrak dantza taldea (Donibane Garazi, Behe Nafarroa), Grupo Folclorico Aires Castellanos (Valladolid, Espainia), Kud Ostrc Folk Dance Group (Kroazia) eta Yunis Podillya Folk Dances Group (Ukrania).
Irailak 15, igandea:
09:00: Elkarte arteko zikloturista probaren hasiera, Jose Mari Lasa plazan.
Ondoren: Lurra dantza taldearen saioa, Iparragirre plazan.
14:14: Bazkaria Ederrena pilotalekuan.
16:00: Dantza lehiaketa eta animazio ekintzak, DJ Tirapurekin.
Irailak 19, osteguna:
19:00: Goierri K.E: nesken boleibol talde berriaren aurkezpena, Aldiri kiroldegian.
Irailak 20, ostirala
18:00: Erraldoi kontzentrazioa, Mundo Mejor, San Martin eta Pagoeta auzoetan.Txokolate jana ere izango da hurbiltzen diren haur guztientzat.
19:00: Buruhandiak eta erraldoiak kalez kale, Mundo Mejor, San Martin eta Pagoetatik aterata. Musika ikastetxeko trikitilarien eta Iratzarri dultzaineroen laguntzaz, Iparragirre plazarantz abiatuko dira. Dunbots nesken batukadak taldea ere izango da, Beldur Barik ekimenaren barruan, Emakumeen etxetik irtenda.
19:00-22:00: Urolatarrak txarangak kaleak girotuko ditu.
19:30: Iparragirre-Balerdi musika tailerraren eta Lizarriturri txistulari taldearen kalejira.
20:15: Goierri Iparragirre 2020 eta Easo taldeen EBA ligako saskibaloi partida, Aldiri kiroldegian.
20:30: Txupinazoa eta pregoia, Iparragirre plazan. Pregoilaria: Goierri Saskibaloi Taldea.
Ondoren: Urolatarrak txaranga kaleak alaitzen ibiliko da.
23:00: VII. Hip-hop jaialdia, Gernikako Arbola plazan: Kulto Kultibo, Isackese Seok Dante eta Agresion Verbal.
Irailak 21, larunbata
09:30: Urretxuko baserrietako abelgorrien erakusketa eta lehiaketa, Abenida Berrian.
17:00: XVII. Urretxu-Zumarragako idi proba txapelketa, San Martin-Barrenkaleko probalekuan. Partaideak: Asier Izagirre, Asier Zubillaga, Iñaki Idigoras, Patxi Aranberri eta Inazio Soraluze.
12:00-14:00: Euskal jaialdia Gernikako Arbola plazan: Zumarragako trikitixa, Aierbetarren trikitixa, Zumarraga eta Urretxuko Bertso Eskola, Secundino Esnaola Musika Eskolako metalak eta trikitilariak, erraldoiak eta dultzaineroak, Benta Zaharreko Mutiko Alaiak…
12:00: Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako erraldoien konpartsak Aldiri kiroldegian elkartuko dira. Ondoren, kalejira egingo dute.
12:30: Karrozeroen kontzentrazioa, salda beroa eta triki-hamaiketakoa, Gernikako Arbola plazan.
12:30: Meza Nagusia Tourseko San Martin elizan.
13:00: Kantu saioa Iparragirre kalean, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin.
14:00: Euskal Jaiaren partaide guztien arteko herri bazkaria Ederrena pilotalekuan.
17:30: Karrozen ibilaldia Mugitegi industrialdetik abiatuta. 8 kuadrillen karrozek ondorengo musika taldeekin parte hartuko dute: Azpeitiko Itsasi zanpantzar taldea, Tolosako eta Urretxuko Iratzarri dultzaineroak, Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako erraldoiak eta Urretxuko Lizarriturri txistulari taldea.
19:15: Karrozak Gernikako Arbola plazan sartzen hasiko dira.Denak iritsitakoan, epaimahaiaren erabakia jakinaraziko da.
23:30: Euskararen aldeko kandela piztea Gernikako Arbolaren plazan.
00:00: Bedaioko Ingurutxoa dantza herrikoia, Gernikako Arbola plazan.
00:30: Guri 5! musika taldearekin erromeria, Gernikako Arbola plazan.
Irailak 23, astelehena: Kuadrillen eguna:
11:00-14:00 eta 17:00-20:00: Haurrentzako eta gaztetxoentzako parkea, txu-txu trena, zirkuitua eta puzgarriak Belaustegi plazan. Eguraldi txarra egiten badu ekintzak Aldiri kiroldegian egingo dira.
12:00: Haur txikitxoei zuzendutako moto eta patinete lasterketa eroa, Belaustegi plazan. Ezinbestekoa da kaskoa eramatea.
12:00: Zezentxoak eta poniak, San Martin auzoko plazatxoan. Zezen jolasak ere antolatuko dira Iraunkorrak txarangak girotuko du ikuskizuna.
12:30: Iraunkorrak txaranga herrian zehar.
14:30: Herri bazkaria Abenidan. Eguraldi txarrarekin Ederrena pilotalekuan eta Gernikako Arbola plazako luzapenean.
17:30: Kuadrillen arteko sokatira txapelketa. Gernikako Arbola plazan. Sokatirarako partaideen pisaketa eta izen ematea 12:30ean izango da.
Arratsaldean: Iraunkorrak txaranga kaleak girotzen ibiliko da.
20:00: Iparragirre Balerdi musika tailerreko bandarekin dantzaldia. Gernikako Arbolaren plazan.
21:30: Kantu afaria. Gernikako Arbola plazan. Adin guztietako jendea elkartu, ogitartekoak janez, lehengo eta oraingo euskal abestiak abesteko aukera. Hori guztia herriko zenbait musikariren laguntzaz.
Txosnetako egitaraua
Irailak 20, ostirala
19:00: Poteo girotua. Gaztelekutik abiatuko dira musikariak eta, tabernaz taberna, txosnetarako igoera egingo dute.
20:30: Txupinazoa eta txosnen irekiera.
22:30: Hartz.
23:45: Abducidos.
01:00: McOnack.
03:00: Dj-ak: Tintz, Euken eta Sergio.
Irailak 21, larunbata
19:00: Poteo girotua.
22:30: Tatxers.
23:45: Rude Ska.
01:15: Nizuri ta Zuneri.
03:00: Reggae Kulture Band.
04:45: Mutilated Judge.
Irailak 22, igandea:
12:00: Karrozeroen topaketa eta urteroko argazkia.
23:00: Starlus.
02:00: Dj-ak.
Irailak 23, astelehena:
20:00: Klak! Sound.
22:00: Sorpresa.
02:00: Txosnen itxiera.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea