Haurrak hainbeste denbora errugbiarekin harremanik gabe egoteak kezkatu egiten du Harkaitz Garmendia (Ordizia, 1977). «Nire ustez atzerapauso handia izango da. Bai fisikoki, bai mentalki eta baita sozializazioaren aldetik ere. Zeramaten garapen guztia bat-batean gelditu zaie». Badaki zertaz ari den, orain 23 urte hasi baitzen Ordiziako harrobiko taldeak entrenatzen, batez ere 13-14 urtekoak, infantilak.
Zure eskuetatik pasatako gazte batek lehen taldearekin debutatzen duenean zer sentitzen duzu?
Harrotasuna eta plazer handia. Lanak ondo egiten ditugun seinale izaten da.
Ze zaletasun dituzu?
Kirola eta baratzea.
Errugbia ez den kirol bat.
Esku pilota.
Pelikula bat.
Gladiator.
Liburu bat.
El codigo da Vinci.
Musika talde edo abeslari bat.
Mikel Laboa.
Abesti bat.
Izarren hautsa, Gure bazterrak…
Kolore bat.
Urdina.
Oporretarako leku bat.
Australia.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea gailetekin.
Amets bat.
Gerra mota guztiak desagertzea.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Lagunen arteko solasaldi alai batek.
Bizitzako plazer txiki bat.
Ingurukoekin afari goxo bat.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Arantzako hotelean asteburu bat.
Goierriko txoko bat.
Oiangu.
Ordizian biziko ez bazina…
Leku guztiek daukate bere xarma.