Estitxu Juarez • Iñausti hortz klinika (Beasain)
A hoa, jaiotzen garen momentutik, elikatzeko eta munduarekin komunikatzeko erabiltzen dugu. Horrek esan nahi du txiki-txikitatik gure haurren aho-garapena zaindu behar dugula, eta txantxarraz gain, hortz eta maxilarren posizio desegokiak zuzentzeak bizitza osorako gorputz jarreraren desorekak saihesten lagunduko digula. Bizitzan zehar, ahoak garrantzi handia du bizi-funtzio garrantzitsuenetan:
Elikaduran: Jaiotzean, bularra hartuz eta haztean, hortzak atera eta elikagai solidoak barneratuz, gorputzak garapenerako behar dituen sustantziak lortuz.
Komunikazioan: Harremantzeko modurik eraginkorrena aho-hizkuntza da, eta honetarako aho estrukturek ondo funtzionatu behar dute (besteak beste mingain, maxilar eta hortzen posizio okerrek soinuak ondo ez ahoskatzea dakarrelako). Honetaz gain, erabateko garrantzia du komunikatzeko beste modu batzuetan ere: irrifar egitean, abestean, muxukatzean…
Norberaren irudian: Aho osasuntsu batek gure itxura hobetzen du, autokonfiantza handiagoa emanez.
Ezin zaigu ahaztu ere ezinbestekoa dugula ahoa zaintzea zahartzarora iristean bizi-funtzioak eta gure osasun orokorra behar bezala mantentzeko.
Gaur egun badakigu aho osasun eta osasun orokorraren artean harreman estua dagoela, geroz eta gaixotasun gehigo erlazionatzen dira ahoko arazoekin besteak beste: bihotzeko arazoak, diabetesak, arazo muskularrak, estresa… hauek denak aho-gaixotasunetan sintoma isla dute.
Medikuntzan lortu diren aurrerapenekin espezialitateak areagotu dira, gaixotasun ezberdinei aurre egiteko erraminta zehatzagoak garatuz. Kontuan hartuta gorputzak oso bat bezela funzionatzen duela, oso garrantzitsua da mediku espezialista guztien arteko erlazio estua izatea pazientea bere osotasunean era egokian tratatu ahal izateko.
Ikuspegi horretatik, eta ahoko osasuna zaintzen dugun mediku espezialistak garenez, ez dugu aho-osasuna bakarrik zaindu behar, irribarre horien atzean dagoen sistema guztia baizik. Ikuspegi hau abiapuntu hartuta, bruxismoa (hortzak inkonszienteki estutu eta karrakatzea) duen paziente batek, hortzak eta artikulazioak babesteko ferula bat erabiltzeaz gain, fisioterapeuta baten kontsultara joan daiteke edo erlajazio teknikak ikasi. Azken finean, ahoa zaintzea ezinbestekoa da gorputz atal garrantzitsua delako, baina hagineko minak ekiditzeaz gain, gorputzaren funtzionamendu orokorra zaindu eta aztertu ere egiten dugu.