OSAGAIAK
(4 lagunentzat)
· 12 orburu
· 9 ganbatzar
· 2 baratxuri ale
· Oliba olioa
· Limoia
· Perrexila
ERREZETA
Orburuak
Orburuak zuritu eta oliotan jarri lapiko batean. Su eztian egin, olioa ez da tenperatura handian egon behar. Bertan 4 minutuz mantendu eta sutatik atera.
Ganbatzarrak
Ganbatzarrak zuritu. Zartagin batean, baratxuri xehatua gorritu, bertan ganbatzarrak salteatu eta perrexil xehatua gehitu.
Saltsa
Ganba buruak salteatu, ur pixka bat gehitu eta irabiatu. Iragazi, eta zuku horri limoia eta olioa gehitu norbere gustura.
Aurkezpena
Platerean hurrenez hurren Orburuak eta ganbatzarrak jarri eta inguruan saltsa pixka batekin apaindu.