Izaskun eta Maite Izagirre Sarriegi • Mirentxu liburudenda (Beasain)
Durangoko Azoka pasa berria denean, berritasun ugari daude liburudendetako apaletan. Beti da liburu bat irakurtzeko eta oparitzeko garai ona baina Eguberri garai hau, ezinhobea da liburuetan barneratzeko eta istorioez gozatzeko. Euskarazko liburuen zerrenda duzue ondorengo lerroetan.
Helduei dagokienean, etxeko bi idazleen lanak aipatuz hasiko gara: Mikel Urdangarinen Simone de Beauvoir. Norbanakoa eta burujabetza eta Migel Angel Mintegiren 9 mm Parabellum. Gainerakoan, Lander Garroren Faith; Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala; Goizalde Landabasoren Krakovia; Alaine Agirreren Karena; Kirmen Uriberen Izurdeen Aurreko bizitza; Juanjo Olasagarreren Mamu eratortzeko moduan eta Juan Mari Torrealdairen Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta azpimarratu nahiko genituzke.
Itzulpenetan ere aukera zabala dago: Irene Vallejoren Infinitua ihi batean Fernando Reyk itzulia; Walden Danele Sarriugartek itzulia, eta Silvia Federiciren Larruazalaren periferiaz haraindi, Amaia Astobizak itzulia. Helduentzako komikiek ere arrakasta handia izaten dute eta liburu interesgarriak argitaratu dira: Jules jauna, Sua eta Jarraitu inurriari. Asterix eta Obelixen berria ere bai: Asterix eta Grifoa.
Gazteentzat Alberdaniaren Erria Txikota bilduma berrian Amaia Telleria idiazabaldararen Pitzatuta gaude denok eta Teresa Caloren Aurkituko zaitut dira lehenengo bi tituluak.
Haur eta gaztetxoak
Gaztetxoagoekin jarraituz, Amaia Telleriaren Zuhara liburuarekin batera, klasikoak diren hiru bildumetako liburuki berriak kaleratu dituzte: Onin bildumako 7. liburukia Denboraren Makina, Goazenen bildumako Jasone Osororen laugarrena, Asteburu bat eskiatzen eta Nur-en 16. liburukia, Nur eta zirko miragarria.
Txikiagoentzat, Bernardo Atxagaren Ata Pank Ate Punkyren Desioa; Kuku bildumako Joseba Sarrionaindiaren Tristura; Miren Agure Meaberen Katta bilduma, Pintto liburu musikatuak, Uxue Juarezen Kastoreren bidaia, Antton Kazabonen Potto Pottoka dira iritsi berriak. Poltsan eramateko zazpi liburuxkako Nanoliburuak aukera polita da.
Musikaren arloan
Jon Maiaren Kantu bat gara berehala agortu bada ere, CDetan badago zer entzunik: Gontzal Mendibilen Nengoen Bizi Gabe Biziz; Jabier Muguruzaren Dodoa; Huntzaren Ezin Ezer Espero; Mikel Urdangarinen Haitzetan 1997-2022; Ruper Ordorikaren Amour eta Toujours, Idoiaren Ilun eta abar; eta Kalakan-Euskadiko Orkestraren eta Bulego taldeenak. Goazenen diskoak ere ez du hutsik egin.