Pablo Sesma (Legorreta, 1958) eta Maria Luisa emaztea Ordizia utzi eta Gaintzara joan ziren bizitzera, «etxetik atera gabe espazio berdea behar genuen, eta inori molestatu gabe zaletasunak aurrera eraman ahal izatea». Baina Sesmaren ustez, dena ez da lasaitasuna eta ikusmira paregabea, orokorrean «zerbitzuen erregulartasuna» faltan sumatzen baitu. «Ordezkatzen gaituztenek ahaztuta gauzkate. Landa eremua ez hustutzeaz aritzen dira, baina, ez dute nahikoa esfortzu eta nahikoa diru bideratzen bertan bizitzea bultzatzeko. Zergadunaren dirua publizitatea ematen duen obra handietan xahutzen da».
Ze zaletasun dituzu?
Brikolajea, arrantza, paseatzea…
Pelikula edo telesail bat.
Vascos por el mundo.
Liburu bat.
El nombre de la rosa.
Musika talde edo abeslari bat.
Mocedades eta Julio Iglesias.
Abesti bat.
La vida sigue igual (Julio Iglesias).
Kolore bat.
Urdina.
Oporretako leku bat.
Oporretan edozein leku da ona.
Zer gosaltzen duzu?
Kafea olo edariarekin.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire 60. urtebetetzea familiarekin ospatzeko ezusteko oparia.
Inoiz ahaztuko ez duzun egun bat.
Ezkontza eguna eta alaben jaiotza.
Amets bat.
Norvegiara joatea, izokina arrantzatzera.
Bizitzako plazer txiki bat.
Lagunekin sagardotegira joatea.
Goierriko txoko bat.
Legorretako Iturri Haundi.
Gaintzan biziko ez bazina.
Legorretan.