Urriaren 2an, Gasteizko Europako Biltzar jauregian izango du lehen saioa Amaia Iturriotzek, 17:00etan. Lehenengo aldiz hartuko du parte Txapelketa Nagusian urretxuarrak. «Pentsatzen dut datozen asteetan urduri edo oso urduri jarriko naizela. Aukera eta oparia da txapelketa nagusian aritzea, helburu bat, inoiz jarri gabekoa, baina helburua betetzea. Txapelketa honetan berriz bertsoari lotzea da helburua. Gogoa daukat berriz ere bertsoetan zentratzeko, eta nire burua estutzeko, eta berriz kateatzeko. Lehenengo kanporaketa gainditzea izugarria izango litzateke. Zaila dela badakit, baina aukera egongo balitz, izugarria litzateke, aurreratzen jarraituko genuelako».