Arantxa Lasa (Legorreta, 1979) fisioterapeuta da eta Legorretan bertan du kontsulta. 18 urte zituenetik odol emailea da. «Lehen aldiz pisu-kideekin batera joaten ginen ospitalera». Eta harrezkero 50 aldiz eman du odola. Ikasketak bukatu eta Legorretara bueltatutakoan, bertan jarraitu zuen odola ematen. «Hasi nintzenean agian ez nintzen hain kontziente baina gerora ikustea tokatu zait ze mesede egiten duen. Besteei laguntzeko era bat da. Beraz, jendea animatuko nuke emaile izatera».
Ze zaletasun dituzu?
Korrika egitea, mendia eta bidaiatzea.
Pelikula bat edo telesail bat.
Pelikula The father eta telesaila The Knick.
Liburu bat.
Egunkariak eta aldizkariak irakurtzen ditut.
Musika talde edo abeslari bat.
Maldita Nerea.
Abesti bat.
Mikel Urdangarinen Non geratzen den denbora.
Oporretarako leku bat.
Islandiara gustura joango nintzake.
Zer gosaltzen duzu?
Jogurta, ogi txigortua olioarekin eta fruta.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Sema-alabak jaio zirenekoak.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Maitasunez egiten diren opari guztiak dira bereziak.
Amets bat.
Pertsona guztiak aukera berdinak edukitzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Afal ondoren sofan, telebista ikusiz lo hartzea.
Goierriko txoko bat.
Legorretan bertan Urdaneta.
Legorretan biziko ez bazina…
Elizondo asko gustatzen zait.