Ordiziako Probak ehungarren edizioa beteko du datorren asteartean. Mende beteko historian aldaketa ugari izan ditu, baina eginahalak eginahal, bizirik irautea lortu du. Iñaki Azantza ordiziar argazkilari eta txirrinduzale porrokatua probaren historia biltzen duen liburu mardul bat ontzen ari da.
Orain dela bederatzi urte hasi zen Ordiziako Probaren mendeurrenaren harira liburu bat ontzeko ideia, 2014an, Euskal Herriko Itzuliaren lehen etapa Ordizian hasi eta bukatu zenean. «Ramon Olanorekin eta Jose Mari Insaustirekin hasi nintzen –zoritxarrez biak hilda daude–. Ramonek esaten zidan zerbait egin beharra neukala, eta Jose Marik antolakuntza batzordeari proposatu zion, eta denboraz hartuta posible zela esan nion. Azken hiru urteak izan dira intentsoenak, ordu asko, baina gozatu ere egin dut egia esan behar bada».
Iñaki Azantza Telletxiki (Zaldibia, 1959) argazkilari eta txirrindularitza zaletuak bukatzear du Ordiziako Proba. Mende bat Ordiziako historian bizikleta proba baten bidez liburua, datorren asteartean jokatuko den 100. edizioaren datuak sartzeko faltan. «Txirrindularitzari buruzko liburu asko irakurri dut, eta mendeurrenak eskatzen duen tamainako liburu bat egin nahi izan dut. Liburu oso bisuala da, argazki asko dago, kromo asko, garaiko pasarteak…». Emaitza 512 orrialdeko liburu mardul bat izango da, euskarazko eta gaztelerazko bertsioetan. Irail bukaeran-urri hasieran argitaratuko du.
Proba, herriaren historiari lotuta
Azantza txirrindularia izan zen infantiletatik amateur arte. Txapel-Gorriren txirrindulari eskolan hasi zen korritzen, harik eta soldadutzak dena eten arte. Eta orain, 50 urte beranduago, «herriko karreraren» liburu bat egin du txirrindulari izateko aukera eman zion elkartearen enkarguz. «Nire karrera izan da, ordura arte aditzeraz eta kromoen bitartez soilik ezagutzen nituen txirrindularitzaren izar handiak bertatik bertara ikusteko aukera eman didan proba. Beti izan dut lotura handia».
Umetatik izan da argazkilaritza eta txirrindularitza zaletua, baita bilduma zalea ere, eta horren emaitza izango da liburua. «Lanik handiena eman didana neukan material guztia sintetizatzea izan da. Asko arakatu dut, eta material oso polita aurkitu ere bai», nabarmendu du. Izenburutik eta hitzaurretik hasita agerian gelditzen da Azantzaren zigilua: lasterketari Proba deitzearen aldekoa da, Klasikoaren kaltetan. «1920ko hamarkadan txirrindu lasterketa asko sortu ziren, eta Gipuzkoan eta Nafarroan Proba izena jarri zieten denei. Apustuarekiko zaletasunarekin lotzen dut nik, jokoarekin, plazara ateratzearekin».
Iruditeria kolektiboan beti orain bezalakoa izan dela usteko dute belaunaldi gazteenek, baina gora-beherak izan ditu Probak, herriaren historiak bezala. «Ehun urteko ekitaldia da, baina herriaren historian bertan karpeta bat behar duela uste dut. Konturatzen zara nola aldatu den herri, bailara edo leku baten historia, eta halako proba baten bidez konta daiteke. Argazki batek informazio ikaragarri pila ematen du: ez da jada ziklistak bakarrik, baizik ikusten ari den jendea, janzkera… Hori da irudiaren indarra».
Liburua urteka antolatu du, denetan sartu du lehen hamarren sailkapena, nor izan den antolatzailea, zein izan den ibilbidea… Eta garaian-garaian erabiltzen ziren izendapenak eta toponimoak ere errespetatu ditu. «Oso zorrotza izan naiz hori zaintzen. 1920an ezin dut aipatu Ordizia, orduan Villafranca de Oria zen herriaren izena». Eta historialari baten aholkuei ere men egin die Azantzak. «Beti esan dit ezin dudala baieztatu datuekin baieztatu ezin dezakedan ezer, baina ezin dut ukatu gertatu den zerbait nahiz eta datu guztiak ez eduki. Datu asko ematen ditut, eta gero bakoitzak interpretatu ditzala nahi duen bezala, espekulatu gabe».
Aldaketa eta gorabehera ugari
Izenean bezalaxe, kategoriatan, antolakuntzan, ibilbidean eta beste hainbat arlotan aldaketa asko izan ditu Probak. Lehen hiru edizioak, esaterako, amateur mailakoak izan ziren, eta egileak uste du ez zirela festen barruan egin. 1925koa izan zen lehen aldiz profesional mailakoa, Gran Carrera izenarekin, eta Club Deportivo Santa Ana antolatzaile zela. 1936ko eta 1937ko edizioak ez ziren jokatu 36ko Gerra dela eta, eta Txapel-Gorri elkartea 1944an azaltzen da lehenengoz antolatzaile ofizial modura, eta 60ko hamarkadan Boxing elkartea ere bai. Xehetasun gehiegi denak ere bi orrialdeotan laburbiltzeko.
Jose Luis Sanz «Ordiziako Proba nire bizitza izan dela esan dezaket, dudarik gabe»
Klikatu elkarrizketa irakurtzeko
Ordiziako Probaren irabazleak
- 1. 1922 Francisco Sarasola
- 2. 1923 Joaquin Lete (Beasain)
- 3. 1924 Cesareo Sarduy
- 4. 1925 Esteban Zubiaurre
- 5. 1926 Lucas Jauregi
- 6. 1927 Ricardo Montero (Ordizia)
- 7. 1928 Muç Miquel
- 8. 1929 Miguel Valderrey
- 9. 1930 Ricardo Montero (Ordizia)
- 10. 1931 Ricardo Montero (Ordizia)
- 11. 1932 Ricardo Montero (Ordizia)
- 12. 1933 Salvador Cardona
- 13. 1934 Emiliano Alvarez
- 14. 1935 Ricardo Montero (Ordizia)
- 15. 1938 Federico Ezkerra
- 16. 1939 Jose Felix Eskauriaza
- 17. 1940 Federico Ezkerra
- 18. 1941 Martin Mantzisidor
- 19. 1942 Felix Bidaurreta
- 20. 1943 Martin Mantzisidor
- 21. 1944 Ignacio Esnaola
- 22. 1945 Ignacio Esnaola
- 23. 1946 Juan Cruz Gantzarain
- 24. 1947 Juan Cruz Gantzarain
- 25. 1948 Francisco Exposito
- 26. 1949 Vicente Aranburu (Ezkio)
- 27. 1950 Jose Orbegozo
- 28. 1951 Antonio Mendiburu
- 29. 1952 Manuel Aizpuru
- 30. 1953 Hortensio Bidaurreta
- 31. 1954 Hortensio Bidaurreta
- 32. 1955 Jose Perez Frances
- 33. 1956 Jose Mitxelena
- 34. 1957 Jose Mitxelena
- 35. 1958 Facundo Zabaleta
- 36. 1959 Jose Luis Talamillo
- 37. 1960 Luis Goia (Gabiria)
- 38. 1961 Roberto Morales
- 39. 1962 Sebastian Elortza
- 40. 1963 Antonio Barrutia
- 41. 1964 Jose Perez Frances
- 42. 1965 Roberto Morales
- 43. 1966 A. Gomez del Moral
- 44. 1967 Javier Otaola
- 45. 1968 Gregorio San Miguel
- 46. 1969 Migel Mari Lasa
- 47. 1970 Patxi Gabika
- 48. 1971 Txomin Perurena
- 49. 1972 Txomin Perurena
- 50. 1973 Xanti Lazkano
- 51. 1974 Jose Pesarrodona
- 52. 1975 Raymond Villemiane
- 53. 1976 Txomin Perurena
- 54. 1977 Vicente Lopez Carril
- 55. 1978 Migel Mari Lasa
- 56. 1979 Faustino Ruperez
- 57. 1980 Ismael Lejarreta
- 58. 1981 Marino Lejarreta
- 59. 1982 Faustino Ruperez
- 60. 1983 Jose Recio
- 61. 1984 Pedro Muñoz
- 62. 1985 Iñaki Gaston
- 63. 1986 Peter Hilse
- 64. 1987 Claude Seguy
- 65. 1988 Marino Lejarreta
- 66. 1989 Marino Lejarreta
- 67. 1990 Miguel A. Martinez
- 68. 1991 Neil Stephens
- 69. 1992 Abraham Olano
- 70. 1993 Neil Stephens
- 71. 1994 Neil Stephens
- 72. 1995 Neil Stephens
- 73. 1996 Aitor Garmendia (Itsasondo)
- 74. 1997 Laurent Lefevre
- 75. 1998 F. Vandenbroucke
- 76. 1999 Laurent Jalabert
- 77. 2000 Javier Otxoa
- 78. 2001 David Clinger
- 79. 2002 Mikel Zarrabeitia
- 80. 2003 Alejandro Valverde
- 81. 2004 David Herrero
- 82. 2005 Carlos Garcia Quesada
- 83. 2006 Felix Cardenas
- 84. 2007 Joaquin Rodriguez
- 85. 2008 Vladimir Karpets
- 86. 2009 Jaume Rovira
- 87. 2010 Gorka Izagirre (Ormaiztegi)
- 88. 2011 Julien Simon
- 89. 2012 Gorka Izagirre (Ormaiztegi)
- 90. 2013 Daniel Teklehaimanot
- 91. 2014 Gorka Izagirre (Ormaiztegi)
- 92. 2015 Angel Madrazo
- 93. 2016 Simon Yates
- 94. 2017 Sergei Shilov
- 95. 2018 Rob Power
- 96. 2019 Rafael Valls
- 97. 2020 Simon Carr
- 98. 2021 Luis Leon Sanchez
- 99. 2022 Simon Yates