Uxue Iruretagoienak (Zaldibia, 2002) LEINN ikasketak egin ditu Mondragon Unibertsitatean, eta orain proiektua egiten dabil Nafarroako udalerri ezberdinen despopulatzearen inguruan. Landa garapeneko proiektuak egin ditu herrialde ezberdinetan.
Ze zaletasun dituzu?
Kirola gustuko dut, denetik egitea: eskubaloia, bizikleta, mendia, sega, via ferratak, puenting, kayak…Batez ere adrenalinazko ekintzek deitzen naute eta gauza berriak probatzeak. Margotzea ere txikitatik izan dut zaletasun, orri zuri bat hartu eta trazuak sortzea. Aurten erakusketa txiki bat egingo dut Beasainen.
Pelikula edo telesail bat?
Coco pelikula. Marrazkiak eta musika izugarri politak dira.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Tapia eta Leturia.
Abesti bat?
Esti Markezen Zigor Zeldetan.
Liburu bat?
Toti Martinezek La Herbolera. Nobela historikoak gustuko ditut eta batez ere hemengo historuia eta kulturan oinarritzen direnak.
Oporretarako toki bat?
Mendiak dituen lekuren bat, Pirineoak esate baterako, edo bestela, atzerriko herrialde bitxiren bat.
Kolore bat?
Urdina.
Zer gosaltzen duzu?
Tostadak.
Inoiz jaso duzun opari bereziena?
Eskuz egindako argazki bilduma bat.
Amets bat.
Ez dakit…
Bizitzako plazer txiki bat.
Iluntzean hondartzan bainutxo bat bakarrik hartzea.
Goierriko txoko bat.
Osinberde.
Araman biziko ez bazina…
Costa Ricako herritxoren batean agian.