Jon Azurmendik (Beasain, 1968) eskualdeko hainbat enpresatan lan egin du: Indarren, Ampon eta Irizarren, besteak beste. Bergarako labe garaietan eta igeltsero ere lan egin du. Zaletasunei dagokienez, mendia da bere zaletasun nagusia. Ahal izanez gero, egunero joaten da mendira. Beasainen jaio zen, baina ia bizitza erdia darama Idiazabalen. 1999ko abuztutik, hain zuzen ere.
Mendi kuttuna.
Aratz eta Auñamendi.
Pelikula edo telesail bat.
Telebista ahalik eta gutxien ikusten dut.
Liburu bat.
La paciente silenciosa (Alex Michaelides) da irakurri dudan azkenetako bat.
Musika talde bat.
Eskorbuto.
Zuzenean ikusi al zenituen?
Bi edo hiru aldiz ikusi nituen. Lakuntzako Ilargira, Bergarako Txibistora… sarritan joaten ginen kontzertuak ikustera. Urte haietan GBH eta Exploited taldeak ere ikusi genituen, besteak beste.
Abesti bat.
Angelic Upstarts taldearen Solidarity kanta.
Oporretarako toki bat.
Pirinioak.
Zer gosaltzeko ohitura duzu?
Kafesnea ogi zopekin.
Kolore bat.
Gorria.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Hainbeste daude… Abuztuak 23: egun nire emaztea dena ezagutu nuen eguna. Bilboko jaietan ezagutu genuen elkar. Bizkaitarra da. Bi urte pasatu nituen Lezaman eta ondoren Idiazabalera etorri ginen.
Jaso duzun opari bereziena.
Anaia kartzelatik ateratzea.
Amets bat.
Euskal Herria independente eta sozialista.
Bizitzako plazer txiki bat.
Sagardotegira joatea.
Goierriko txoko bat.
Aralar. Atxurbira ere asko joaten naiz.
Idiazabalen biziko ez bazina.
Aralarren. ■