- Ataun. Barandiaran Museoak hainbat ekintza antolatu ditu Aste Santurako. Museora eta antigoaleko errotara bisita gidatuak, apirilaren 2, 5 eta 12an, 11:30ean. Jentilen mundua erronka mitologikoa, familia eta lagun-taldeentzat, apirilaren 3, 6, 9, eta 11n. Errotako jaki goxoak, bisita gidatua Errotatxora taloak egiteko tailerrarekin, apirilaren 4an, 10:30ean.
- Ataun. Lizarrusti Parketxeak antolatuta, Sartu kobara familientzat ibilaldi gidatua Aralarren, Lareora, apirilaren 5ean, 10:00etan.
- Ezkio. Igartubeiti baserri museoan, Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain erakusketaz gain, bi ekintza prestatu dituzte. Egin zure sagar zukua, apirilaren 2, 4 eta 5ean, 11:00etan eta 12:15ean. Pintxo eta txotx bisitak, apirilaren 2tik 6ra, 11:00etan euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz.
- Idiazabal. Idiazabalgo Gaztaren interpretazio zentroak antolatutako ekintzak. Idiazabal Gaztaren ekoizpena ezagutu, apirilaren 4an, 11:00etan eta 13:00etan. Xarma duen herria bisita gidatua, apirilaren 7an 17:15ean. Donejakue bidea Idiazabalen barrena bisita gidatua, apirilaren 9an, 17:15ean.
- Legazpi. Lenburrek antolatutako ekintzak. Txillida Lantokira eta Fabrikara bisita gidatuak, apirilaren 3an eta 5ean, 11:00etan. Mirandaolako burdinola martxan, apirilaren 3an eta 5ean, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan.
- Zegama. Andueza Parketxean Frai Bartolomeren misterioa eskapu jolasa egingo dute, apirilaren 2, 4, 5, 6 eta 11n. Egun bakoitzean hiru saio izango dira: 10:15, 11:30 eta 12:45ean.
"Asteak dakarrena" gehiago...
Ez dago elementurik.
