LEGAZPI
Abuztuko oporren aurreko azken festak izan ohi dira Legazpiko San Inaziokoak. Uztailaren 26tik 28ra eta San Inazio egunean ospatuko dituzte aurten. Janariari lotutako ekitaldi herrikoiez gain –patata tortilla lehiaketa eta paella afari herrikoia–, Eufemiano Iturri mendi lasterketa , herri kirol saioa eta hainbat kultur emanaldi izango dituzte. Beheko eta goiko txosnetan kontzertuak egingo dituzte 26an eta 27an.
"Asteak dakarrena" gehiago...
Ez dago elementurik.