Publikoa aI do lemapean 2024ko ekainaren 2an Ordizian egingo den Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren harira, Familian, eskolan eta herrian euskalduntzeko estrategiak mahai-ingurua egin zuten martxoaren 14ean Ordiziako Barrena kultur etxean.
Paula Kasares Soziolinguistikan doktoreak, Iñaki Arruti Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuburuak eta Ordiziako eskola publikoko komunitateak parte hartu zuten.