Ezkioko Argindegi ostatuko sukaldaria da Josu Landa. Ezkio-Itsasoko Udalak eta Yartu Elkarteak antolatuta, 11 urtetik gorakoentzat sukaldaritza ikastaroa antolatu dute. 3 egunetan, ordu eta erdiko lau saio egingo dituzte. 9 lagunek eman dute izena eta apirilaren 28an egindako lehenengo saioaren ondoren hitz egin dugu Josu Landarekin. Hurrengo hiru saioak, maiatzaren 21ean, ekainaren 11n eta ekainaren 18an izango dira.
Zer moduz joan da lehenengo saioa?
Beraiek esan beharko dute baina ni gustura gelditu naiz.
Zein adinetako gazteak gerturatu dira?
11-18 urte artekoak.
Zenbatek hartuko dute parte?
Bederatzik.
Zein da ikastaro honen helburua?
Oinarrizko platerak presatzen erakutsi eta sukaldaritzara gerturatzea.
Zer egin duzue lehenengo egunean?
Makarroiak bolognar erara, eta urdaiazpiko eta arrautza kroketak.
Bukatutakoan jan egin al dituzue?
Banatu egin ditugu etxera eramateko, ikastaroa 11etan bukatu da-eta.
Txikienei gustatzen zaie sukaldatzea, baina askotan helduok ez dugu pazientziarik hartzen.
Hori da. Suarekin kontuz ibili behar da baina asko gustatzen zaie.
Beste saioetan zer erakusteko asmoa daukazue?
Arrainen bat labean eta saltsan. Azkeneko egunean, postre pare bat erakutsiko dizkiet, gazta tarta eta pantxineta seguruenik.
Lehenengo aldia da haur eta gazteeei sukaldaritza ikastaroa ematen diezuna?
Bai, lehenengo aldia da. Niretzako ere berria izan da baina poliki-poliki hobetzen joango gara.
Noiz erabaki zenuen sukaldaria izan nahi zenuela?
16 urterekin..
Txikitan gehiena gustatzen zitzaizun platera?
Arroza, arrautza eta tomatearekin.
Eta gutxiena?
Arraina.
Gaur egun gehiena gustatzen zaizuna?
Arraina.
Postre bat:
Gazta tarta.
Edari bat:
Txakolina.
Denok prestatzen jakin beharko genituzkeen hiru plater:
Lekaleak, barazkiak eta arraina.
Etxean inoiz falta ezin dena?
Patatak.
Sukaldaria izango ez bazina…
Soldeadore.
Zaletasun bat:
Musika elektronikoa.
Uharte bakarti batera zer eramango zenuke?
Neska-laguna.
Amets bat:
Baserri bat edukitzea.