8:00etan: Mendi irteera. Zegamako plazatik autobusez Apeaderoraino eta hemendik Sancti Spiritura oinez Amezti Mendi Elkartekoen gidaritzapean.
9:00etan: Maratoia irteera. Punttu-punttuan emango zaio irteera maratoiari. 42,195 Km eta 5472 metroko gorabeherak, pagadi, karst paraje eta belardi ederretan zeharreko ibilbidean.
10:45-11:00etan: S. Spiritutik igaro. Lehen korrikalariak paraje honetatik igaroko dira, 2,5 kilometrotan 500 metro igoz Aizkorriko kontrolgunera iritsi arte, maratoiaren alderik gogorrenari ekinez.
11:15-11:30etan: Aizkorrin tarteko helmuga. Korrikalariak Aizkorriko tontorreko Tarteko Helmugara iristea. Bertan jatekoa eta edateko eskainiko zaie, indarberritu eta helmugarako bideari gogor ekin diezaioten.
13:00etan: Helmuga. Lehen korrikalariak. Ordu honetarako espero da lehen mendizaleak helmugara iristea. Eguraldi gorabeherek, helmugaratzeko ordua 10-15 minutuz atzera edo aurrera dezake.
14:00etan: Sari banaketa. Sari banaketa nagusia egingo da, ordurako helmugaratu diren lasterkariekin.
16:30ean: Gainerako sari banaketa. 14:00ak baino lehen lasterka amaitu ez eta sariren bat jaso beharra daukatenei, ordu honetan emango zaie.
17:00etan: Metagunea itxi. Helmugako kontrolak kenduko dira eta hemendik aurrera heltzen direnen denborarik ez da aintzat hartuko, eta ezta saririk banatuko ere.