‘Gazteen mugikortasunerako Europako programei buruz informazio emateko hitzaldia izango da 11:00etan eta 19:30ean, Udaletxeko Batzar aretoan. Europatik ekimen honi buruz dauden laguntzak eta programaren informazioa azalduko da. Trukaketak, ekimenak, boluntariotza… Programa eta hitzaldia 13-30 urteko nerabe eta gazteei zuzendua dago baina gurasoentzat ere interesgarria izan daitekeela esan dute Gaztedia Sailekoek.