- 5. Ureztapena. Erabiliko den ureztapen exudante motako ureztapena izango da. Metodo honekin, konpostarekin eta ereintza txikiarekin hezetasun kantitate egokia izango da paradetan. Ureztapen sistema honekin eta konpostarekin laster azalduko dira bertako zizareak. Hauek lurraren estruktura hobetzen dute, bertan lurra aireztatzeko galeriak eginez. Parada bustia izatea, ez zapaltzea, konposta gainean izatea, landare +ezberdinak izateak, lurra ez aitzurtzeak,… lurra oso emankorra izatea ekarriko du eta bertan haziko diren landareak oso gogorrak izango dira, izurri eta gaixotasunekiko erresistenteak izanez.
- 6. Lau urteko errotazioa. Zikloak lau urte izango ditu. Familia botaniko berdineko landareak leku berean landatzen baditugu, gaixotasunekiko erresistentzia jaisten joaten da. Hau konpontzeko errotazio on bat egitea komeni da. Familia ezberdineko landareak behar ezberdinak dituzte eta errotazioa eginez asetuko ditugu.
Kasu honetan errotazioak lau urtekoak dira. Beti lauko multiploak izan behar ditu paradak. Kontuan izan behar dugu negutegi txikiak ere jarri ditzakegula, tutoreak, manta termikoak… eta guk geuk esperimentatu gure baratzeko paradekin.
Ondoko errotazio taula jarraitu behar da.
Informazio gehiagorako: www.gasparcaballerodesegovia.net/es/