2012ko urtarrilaren 1etik aurrera etxeko zerbitzuan lan egiten dutenei ezarriko zaien araudi berria indarrean sartuko da. Beraien gizarte segurantza baldintzak hobetzea eta beraien ezkutuko ekonomia egoera ekiditea izango du araudi berri honek helburu.
700.000 langile ingururi aplikagarria izango dela aurrikusten da, bere eraginkortasuna zenbatekoa izango den oraindik neurtzear badago ere.
Legedi berri honen puntu aipagarrienak honako hauek dira:
- Etxeko lanetan diharduen edonork, idatzizko lan-kontratu bat izan beharko du, gutxienezko aipamen batzuekin, gizarte segurantzan altan eman ahal izateko.
- Ordu bakar bat lan egitea nahiko izango da gizarte segurantzaren babespean geratzeko.
- Etxeko nagusiek eman beharko diote derrigorrez altan gizarte segurantzan langileari.
- 2019 urterarte, langileak irabazten duenaren arabera eta ezarri diren atal edo tarte desberdinen arabera gizarte segurantzari ordaindu beharko zaio. Ordainketa hau langilearen eta enpresaren gain izango da. Ordainketa hilean 19_ eta 164_ ren artean izango litzake, bakoitzak irabazten duena zein atal edo tarteren barnean dagoen kontutan izanda (15 atal desberdin izango dira).
- Lan kontratu partziala dutenek kotizazioa ere partzialtasun horren arabera izango dute.
- Gaixotasun kasuan, 4. egunetik 8. egunera etxeko nagusiek ordainduko diote langileari eta hortik aurrera gizarte segurantzak (orain ia lehen hilabete osoan ez zuten ezer kobratzen).
- Familia ugaridun etxeetan etxeko lanetarako kontratuengatik laguntzak izango dituzte.
- Gizarte segurantza ordaintzeak, ez du langabezirako eskubiderik emango momentuz, honen inguruko azterketa eta elkarrizketak legean bertan aurrikusten badira ere.
Azkenik, lege hau indarrean urtarrilaren 1ean sartzen bada ere, 6 hilabeteko ‘aldibaterako epea’ izango du, etxeko nagusi zein langileak lege honetara egokitzen joan daitezen.