Beasanigo Arrano elkarteak antolatu duen Bertsomovieda lehiaketan aste honetan ireki dute bideoak bozkatzeko epea. 20 lan aurkeztu dituzte guztira, eta Goierrin egindako hainbat lan daude horien artean. Apirilaren 15era arte egongo da bozka emateko aukera. Erabiltzaile bakoitzak nahi adina lani eman diezaioke bozka, baina ezingo du lan bakoitza behin baino gehiagotan bozkatu.
Bertsomovieda.com