
Derion (Bizkaia), 1977-1978 denboraldian ateratako argazkia da. Bertan, 2. mailara igotzeko faseko partida jokatu zuten ordiziarrek Gernika taldearen aurka. 12-9 irabazi zuten goierritarrek.
Ordiziako taldekideak ageri dira argazkian. Zutik daudenak, ezkerretik eskuinera, Garmendia, De Castro, Osinalde, Ardanaz, Arizmendi I, Mujika, Aiestaran eta Castejon dira. Pikotxean ageri direnak, berriz, Latasa, Korta I, Larrañaga, Otegi, Arzizmendi II, Korta II eta Garmendia.