Aitortu beharreko errentak hauek dira: zergadunak urte naturalean lortutako etekin eta irabazi guztiak aitortu behar ditu; lanaren etekinak (soldatak, pentsioak…) kapital higigarriaren etekinak (kontuen interesak, letrak, dibidenduak…); Ondasun higiezienen (etxebizitza, lokal, etb) alokairutik lortutako etekinak; jarduera ekonomikoen etekinak (enpresaburuak eta profesionalak); ondare irabazi eta galerak (pisuen salmentak, akzioena…), eta errenta egozpenak (nazioarteko zerga gardentasuna).
Errenta salbuetsiak
Desgaitasunagatik jasotako prestazioak: ezintasun iraunkorragatik edo baliazintasun handiagatik jasotakoak. Baita ere ezintasun iraunkor osoagatik jasotakoak 55 urte baino gehiago eta jan edo jarduerengatik 600 €tik gorako diru sarrerarik ez denean, lehenengo urtean izan ezik. Salbuetsiak daude baita zahartasun eta elbarritasun aseguruak hauen jatorria elbarritasuna denean.
Gizarte Segurantzako eta prestazio publikoak: prestazio familiarrak eta zurtztasun prestazioak. Langabezi prestazioa: ordainketa bakarrean egiten denean.
Kontuan hartzeko datak
– Autolikidazio proposamenak onartzea: 2012/04/11tik 2012/05/04ra.
– Errenta mekanizatuko hitzordua eskatzea: 2012/04/16tik 2012/06/08ra.
– Aitorpenak aurkezteko epea: 2012/04/17tik 2012/06/24-era.
Kenkariak
Orokorra
Zergadunek 1.327€-ko kenkaria izango dute urtean. Autolikidazio bakoitzeko egingo da kenkari hau.
Jarduera ekonomikoa sustatzeko
400€, 15.000€ baino oinarri ezargarria txikiagoa dutenentzat.
Langabetuen eta pentsiodu- nen konpentsazioa
Zergadunek kontzeptu horiengatik jasotako %1eko kenkaria izango dute, Oinarri Ezargarria 20.000€-takoa edo gutxiagoa bada. Autolikidazio bakoitzeko praktikatuko da kenkari hau.
Familiar eta pertsonala
Ahaideengatik: lehenengoa 558€; bigarrena 691€; hirugarrena 1.168€; laugarrena 1.380€; bosgarrena eta hurrengoak 1.804€.
Adinagatiko gehikuntza: 6 urtetik beherakoa, 319€.
Seme-alaben urteko mantenua ordaintzeagatik: %15
Aurreko ahaideengatik: 266€ zergadunarekin bizi denean edo honek ahaidea bertan bizi dadin modu jarraituan egoitza bati diru kopuruak ordaintzen dizkionean.
Ezintasunagatik: Zergaduna, aurreko edo ondorengo ahaidea, ezkontidea, izatezko bikole-laguna (2/2003 Legearen, maiatzaren 7koaren, arabera eratua) edo zeharkako ahaidea, laugarren mailaraino, hau barne, desgaitua denean, edo 65 urteko edo hortik gorako pertsona desgaitua zergadunarekin bizi eta aurreko ahaide edo asimilatuen zerrendan sartuta ez dagoenean:
Adineko pertsonak mendekoak izateagatik: Zergaduna, aurreko edo ondorengo ahaidea, ezkontidea, izatezko bikole-laguna (2/2003 Legearen, maiatzaren 7koaren, arabera eratua) edo zeharkako ahaidea, laugarren mailaraino, hau barne, mendeko pertsona denean eta 60 urte baino gehiago dituenean. Baita ere, mendeko pertsonak 65 urte edo gehiago dituenean eta zergadunarekin bizi izanik aurreko ahaideen zerrendan sartuta ez dagoenean:
Adinagatik: 65 urtetik gorakoentzat: 319€ ; 75 urtetik gorakoentzat: 584€.
Desgaituaren ondare babestua
Pertsona desgaituen ondarea babesteari buruzko 41/2003 Legean araututako ondare babestuari egindako ekarpenek %30eko kenkaria dute. 3.000€-koa da urteko muga.
Ohiko etxebizitza errentan hartzeagatik
Orokorra % 20 – Muga: 1.600€; 35 urte baino gutxiagoko eta familia ugariak % 25 – Muga: 2.000€. Batera aitortzen denean muga hori ez da bikoizten.
Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik
Orokorra: inbertsioaren % 18; finantzazioaren % 18 (interesak). 35 urtetik beherakoak: Inbertsioaren % 23; finantzazioaren % 23 (interesak).
Familia ugariaren titularra
Inbertsioaren % 23; finantzazioaren % 23 (interesak).
Etxebizitza-kontua
Epea: 6 urte (2008, 2009, 2010 eta 2011an bukatzen direnak 2 urte gehiago izango dituzte eta 2012koak urtebete gehiago). Saldoa mugitzeko aukera dago, baina abenduaren 31 aurretik berriro sartu behar da. Zergaduna ohiko etxebizitzaren erosketan inbertitzeko epea amaitu aurretik hiltzen bada, ez da kenkaria galtzen.
Dohaintzak eta lehentasunezko jarduerak
Mezenasgoaren (GKEentzako dohaintzak…) eta lehentasunezko jardueren aldeko dohaintzak: %30; zuzeneko zenbatespena erabiltzen duten zergadunek jarduerei emandako kopuruak: %18.
Mugak
Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik: Urteko kenkaria 2.160€koa da gehienez. Familia ugarien kasuan edo zergadunak 35 urtetik baino gutxiago dituenean, 2.760€-koa da muga. Batera aitortzen denean muga hori ez da bikoizten.
Dohaintzengatik eta lehentasunezko jarduerengatik: Dohaintzengatik aplikatzen den kenkariaren oinarriak ezin du gainditu zergaren oinarri likidagarriaren %30a.
Kuotengatik
Sindikatuen kuotengatik eta alderdi politikoen aldeko kuota eta ekarpenengatik: %30-a.