
Aitziber Makazagak (Zerain, 1976) urte mordoxka darama bere herriko turismo bulegoan lanean. Mundu hori gustuko du, eta Aldabe sortu zuen. Enpresa hau arduratzen da Zeraingo eta Segurako turismo eskaintzaz.
Inoiz ezagutu duzun turistarik xelebreena.
Aterpetxera etortzen direnekin dugu harreman estuena. Behin Mexikoko dantza talde bat izan zen eta beste batean ukrainar batzuk. Txoferretako batek bestea bidaltzen zuen lanera eta bera gurekin gelditzen zen.
Segura eta Zeraingo txoko kuttunak.
Seguran Ardixarra etxea eta Zerainen Larrondoko zerrategia.
Zaletasun bat.
Eskulanak egitea.
Oporretarako leku bat.
Euskal Herria bera.
Liburu bat.
Egunkariak eta aldizkariak irakurtzeko astia bakarrik dut.
Musikari bat.
Mikel Urdangarin.
Abesti bat.
Ez daukat abesti kuttunik.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Alaba jaio zenekoa.
Amets bat.
Gaur egungoarekin jarraitzea.
Janari bat.
Gazta.
Edari bat.
Sagardoa.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Alaba bera.
Gorroto duzuna.
Gaur egungo egoismoa eta diru eta botere gosea.
Goierriko txoko bat.
Oamendi, Zerainen.
Herriko alkate bazina.
Zinegotzia naiz eta gure helburu nagusia parte hartzea bultzatzea da.