
Elorri Mendizabal
Estetizista
Edergintza
Hilabete falta da uda iristeko eta eguzkia indarra hartzen ari da; horregatik, eguzkitik babestu egin behar dugu babesgarri egokiak erabiliz. Ordiziako Elorri Estetika Zentroan aurkituko dituzu Skeyndor produktuak eguzkitik babesteko eta aldi berean, azala zaindu eta eder egoteko. Azal mota bakoitzerako babesgarri berezia gomendatzen du Elorri Estetika Zentroak.
– Azal zuriak babestu: All climates protection Sun Cream SPF 50+ oso babesgarri altua da, azalik sentikorrenentzat egokia. Begi eta ezpain inguruak oso gune delikatuak dira, eta horretarako Hi-tolerance Sun Cream SPF25 babesgarria dago.
– Azal beltzaranetan erradiazio kaltegarriak saihestu: Azal beltzaranentzat edo erraz beltzarantzen direnentzat, Skeynodorrek beltzarantzea errazten duten eta aldi berean azala babesten duten produktuak eskaintzen ditu: Cellular Sun Protection Gel SPF6 edo Biologic Sun Defense Emulsion SPF15.
– Beltzaran iraunkorra: Eguzkia hartzean babestea bezain garrantzitsua da, ondoren azala hidratatzea. Natural tan hydrating emulsion kremak, hidratatzeaz gain, azalaren ezkatatzea atzeratzen du, eta koloreak irauten laguntzen du. Skin repair fresh balm kremak, berriz, eguzki izpiek gehien kaltetutako azalak lasaitzen ditu.
– Ederra eta babestua egon zaitezen: Silk Finish Sun Foundation SPF50 gomendatzen dizugu, makillajerako oinarria, eguzkitarako babesgarriarekin.
Uda honetan ez dago aitzakiarik azala zaindu eta eguzkiaren izpietatik babesteko. Eguzkiarekin hobe da ez arriskatzea, eta hobea da aurretik neurriak hartzea, sendatzea baino.