Andoni Olano (Altzaga, 1992) Ingeniaritza Mekanikoa ikasten ari da Ordizian. Gainera, gurasoei laguntzen die Olagi sagardotegiko lanetan. Bertan, denetik egitea tokatzen zaiola dio, baita parrillan aritzea ere.
Zaletasun bat.
Kirola egitea. Mendiko kirolak atsegin ditut, ibiltzea batez ere. Futbola ez dut oso gustuko, baina Realaren aldekoa naiz.
Oporretarako leku bat.
Benidormera joaten gara. Giroz aldatzeagatik, batez ere.
Liburu bat.
Liburu gutxi irakurri ditut. El niño con el pijama de rayas gustatu zitzaidan, adibidez.
Musika talde bat.
Punk musika atsegin dut. Talde bat aukeratzea zaila da, asko baitaude.
Abesti bat.
Dublin Boys taldearen Euskal Herria.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Gidatzeko baimena lortu nuen eguna. 18 urte bete eta berehala izan zen. Ordurako bai gurasoak eta bai ni nazkatuta geuden. Izan ere, hemen bizitzeko gidatzeko baimena beharrezkoa da.
Amets bat.
Amets asko ditut.
Janari bat.
Haragia.
Edari bat.
Sagardoa.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Jaunartzea egin nuenean oparitu zidaten zaldia.
Gorroto duzuna.
Faltsukeria.
Goierriko txoko bat.
Sanjoanitturri merenderoa. Gaintza, Baliarrain eta Altzaga elkartzen dira bertan.
Herriko alkate bazina.
Errepidea zabalduko nuke.