Nekane Peralto
Ekobaserri, produktu ekologikoak eta naturalak
Osasuna
Denda ekologikoez hitz egiten denean, barazkien eta frutaren salmentarekin lotzen dute askok. Baina denda ekologikoetan, elikagai mota ugari aurkituko ditugu: fruta, barazkiak, haragia, jogurtak, esnea, zerealak, lekaleak, gailetak, mermeladak, eztia… Eta baita elikagaiak ez diren beste hainbat produktu ere: kremak, kosmetika… Produktu guzti horiek ezaugarri komun bat dute: osasuna.
Produktu ekologikoek, ohiko supermerkatuetan aurki ditzakegun produktuekin alderatuz, badute desberdintasun garrantzitsu bat: bestelako likagaiak gehiago saltzeko, produktibitate gehiago eta onura ekonomiko gehiago ateratzeko pentsatuak daude. Elikagai ekologikoak jendearengan pentsatuta eginda daude. Ekoizle ekologiko batek errentagarritasuna behar du, jakina, baina ez edozein preziotan. «Produktu ekologikoa» zigiluak osasuna bermatzen du. Ikuskapen zorrotzek, gehigarririk gabeko elikagaiak bermatzen dituzte. Janarien jatorrizko zaporeak eta mantenugai guztiak berreskuratu nahi baditugu, elikagai ekologikoak dira aukera. Gure gorputzarentzat ez ezik, gure planetarentzat ere hobea izango da. Nekazaritza ekologikoa ekosistema orekatuaren sinonimoa da, gure lurra eta atmosfera osasuntsu mantentzen baititu, eta ekonomia lokalak bultzatu eta berpizten baititu.
Elikadura ekologikoa aukeratzeko arrazoiak badaude, beraz. Horra hor, beste hainbat arrazoi: gehigarri sintetikorik, pestizidarik, generikoki aldatutako organismorik eta antibiotikorik ez daukalako; ingurumenarekin jasangarriak direlako; kalitate maila gorena daukatelako; animalien ongizatea eta natura errespetatzen dituztelako; eta zaporetsuagoak direlako.