Eli Elgarresta (Gabiria, 1973) Baztarrika baserrian jaio zen, eta bertako gaztek makina bat sari irabazi dute. Gaztagilea ez ezik, zinegotzia eta hiru seme-alaben ama ere bada.
Zaletasun bat.
Bero handia egiten duenean, itzalean lasai egotea. Azkenaldian ezin izan dugu egon, eguzkiaren zain egon gara eta azaldu denean belarra moztu beharra izan baitugu.
Oporretarako leku bat.
Edozein herri txiki eta lasai. Ahal izanez gero, kostaldekoa. Bertan ardiak egotea ez zait axola, nireak ez diren bitartean…
Liburu bat.
Ez naiz irakur zalea.
Musika talde bat.
Su Ta Gar.
Abesti bat.
Su Ta Gar taldearen Itxaropena.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Umeak jaio zirenekoak.
Amets bat.
Euskal Herrian benetako konponbidea lortzea.
Janari bat.
Guztiak.
Edari bat.
Garagardoa.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Su Ta Gar taldekoek sinatutako diskoa. Anaiak oparitu zidan. Durangoko Azokan erosi zuen.
Gorroto duzuna.
Inbidia.
Goierriko txoko bat.
Gabiriako Ardantza aldea. Hilerritik aurrera dago. Sekulako bista ederra dago.
Herriko alkate bazina.
Zinegotzi lanarekin nahikoa dut. Ongizate eta Obra batzordeetako kidea naiz. Ongizatea arlo zabala da eta obra kontuak etxean ezagutu ditut.